Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Salerosketaren aurka…

Erakundeak eta gizarte eragileak emakume eta neskatoen sexu esplotazioa eta  pausoak ematen ari dira

Pasadan ostegunetan, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako koordinazio mahaia bildu da. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak.

Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Caritas Bizkaia, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem. Gaurko bileran sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta neskatoen salerosketaren aurkako  planaren zenbait eduki landu dira.

Plan honen barruan, aurreikusten dira EAEko egoeraren diagnosia (Carmen Meneses irakasleak burutuko duena), profesionalen formakuntza, elkarlanean antolatutako ekintzak, eta baita lan talde espezifikoen eraketa.

Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.

 

Iturria: EMAKUNDE.

 

Leave A Comment