Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Proyektu berri bat Basauriko Caritasen

Basauriko Caritasen proiektu berri bat: ‘Bizi-Bete’

Orain dala hiru hilebete inguru amaitu zan Basauriko persona nagusien inguruko azterketa. Kontsultatutako erakunde gehienek hiru beharrizan nagusi antzeman ebezan: gizarte bakartasuna; bakarrik bizi diran edota autonomia galtzen ari diran personen bakartadea. Oztopo arkitektonikoak: etxeetan (komuna, atea), eraikinetan (eskailerak) eta kalean (aldapak, espaloiak, bankurik ez egotea). Menpetasunen bat daben personen zaintzaileak: ezinduta dagoan bikotekidea zaintzen daben persona nagusiak nabarmentzen dira; nekea edota muga fisikoak, makaltasun emozionala, gizarte hartu-emonak gitxitzea, jardueretan ez parte hartzea… aitatzen dabez.

Caritas San Faustok ‘bizi bete’ akonpainamenturako egitasmoa jarri dau martxan. Horren bitartez, nagusientzako eremu horretan, banan-banako harrera eta arreta eskaintzen jake boluntarioen eskutik. Egoteko lekua da, beste batzukaz hartu-emona izateko eta entretenitzeko lekua. Arreta horri esker, konfiantzazko hartu-emonak izaten da nagusien eta boluntarioen artean eta mesedegarri dira persona horreen bakartadea arintzeko eta eurei laguntasuna eta biderapena emoteko. Egitasmoan ezarritako lokarriei esker, gainera, persona nagusiak gerora be laguntasuna jasotea onartzen dau, esate baterako, bere egoera aldatu egiten bada eta kalera urteteko moduan ez badago.
‘Bizi bete’ egitasmoa, kalera urten eta lokalera joateko moduan dagozanentzat pentsatuta dago. Batez be, hartu-emonik, gizarte edota familia babesik ez daukienentzat. Egitasmo honetan, jarduerak garatzen dira nagusiakaz eta nagusientzat, alde batetik, euren gaitasunak suspertzeko eta, bestetik, eurei iraunkortasunez lagun egiteko.

Boluntarioen lanean oinarritutako egitasmoa da. Boluntarioen konpromisoaren doakontasuna dala-eta, eskaini daikien akonpainamentu pertsonalaren ezaugarriak bakarrak dira eta familiak berak edo beste edozein zerbitu edo egitasmok eskaini daikienaren osagarri dira.

‘Iturbegi’ San Fausto Pastoral Barrutiko (Basauri) Caritasen ardura da eta bertan askotariko beharrizanak dabezan gizabanako eta familiei hainbat egitasmo eskaintzen deutse. Berrogeta hamaika boluntariok suspertzen dabez jarduerak eta partaideen bizi-kalidadea hobetzeko bideak jarteaz batera. Caritasek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuakaz, Buruko Osasunerako Zentroagaz, helduen eskolagaz, Marieneagaz, Behargintzagaz, ikastetxeakaz, Bizkaiko Caritaseko beste zerbitzu batzukaz eta udaleko hainbat alkartegaz koordinatuta jarduten dau. Boluntario barriek Caritasi buruzko prestakuntza orokorra jasoten dau eta ikastaro berezia parte hartuko dauan egitasmoari lotuta. 2016/17 kursoan, sei lagun sartu dira taldean boluntario lez.

Dossier

Leave A Comment