Gaztelania | Euskera

POBREEN MUNDUKO EGUNA 2020

Laugarren urtez jarraian, Frantzisko Aita Santuak Pobreen Munduko Jardunaldia ospatzera deitu gaitu, gure elizbarrutian urte hauetan elizbarrutiko solidaritate Koordinakundearekin bat eginarazi duguna.

Aita Santuaren hitzei jarraituz, «Eskua luzatzea zeinu bat da: hurbiltasuna, elkartasuna, maitasuna berehala gogorarazten duen zeinu bat» da aurten deitzen digun leloa: «Tira tu mano – Emon bostekoa».

Egungo egoerara egokituta, aurtengo proposamena bi keinutan gauzatzen da:

«Emon bostekoa» murala

Datorren astean (azaroaren 9tik 15era), kristau alkarteetako gune ezberdinetatik esku siluetak itsatsiko dabezan muralak egingo dira, «Pobretutako pertsonari eskua luzatzea» eskatzen daben konpromiso zehatza biltzen dabenak.

Caritasen proiektuetatik abiatuta, komunitateko gainerako taldeekin partekatuko dugun mural bat eraikitzen parte hartuko dugu.

«Partekatu zure soldataren egun bat gehien sufritzen dutenekin»

Pandemiaren garaian Elizaren ekintza oso esanguratsua izan da, baina bizi dugun krisi sanitario, sozial eta ekonomikoari erantzuten jarraitu behar da. Proposatzen da soldataren egun bat partekatzea krisiak bereziki kaltetutako pertsonekin, etxerik gabeko pertsonekin, langabetuekin, migratzaileekin, baliabiderik gabeko adinekoekin, gaixoekin, hegoaldeko herrialdeetako pertsonekin. Parrokia bakoitzak dohaintzak jasoko ditu eta diru-bilketa horrekin lagunduko den proiektu solidarioa erabakiko du.

Parte hartzeko hainbat aukera daude, eta pertsona pobretuenen aldeko gure aukera ikusarazteko gonbita egiten digute.

Bakotxak bere bihotzean erabagi dauana emon begi;
ez, ostera, goibel edo beharturik, Jainkoak emoile alaia maite dau-eta 2 Korintoarrei 9, 7.

Informazio gehiago: www.zeinu.bizkeliza.org /

#BizitzaZaintzen

#CuidandoLaVida

Leave A Comment