Gaztelania | Euskera

Pobreen Aldeko V. Eguna

«Behartsuak beti dituzue zuen artean» (Mk 14, 7) goiburuaren haritik ospatuko da aurton Pobreen Munduko Eguna. Frantzisko Aita Santuak dei egiten deusku egun horretan: «Pobreak ez dira alkartetik ‘kanpoko’ pertsonak, anai eta arreba baino eta euren sufrimentua geure egitea dagokigu, euren ondoeza eta bazterketa arintzeko, galdutako duintasuna itzultzeko eta ezinbesteko gizarteratzea ziurtatzeko (…)
konpartitzeak senidetasuna sortzen dau». (3)

Eleizbarrutian, dei horri erantzun gura deutsagu, “Bat gara. Creamos comunidad acogedora” kurtso hasierak proposamenari jarraipena emonez. “Poliedroaren” aniztasunean, pobretasuna eta ahultasuna
jasaten dabezan pertsonak be onartu eta txertatu gura doguz. Hori kontuan hartuta, egun hau alkartze senez ospatzea proposatu gura deutsegu alkarteei; konpartitu eta gure inguruan pobretasunezko egoerak bizi dabezan pertsonengana hurreratu gura dogu. Dei egiten deutsuegu ekimen hau martxan jarri daizuen.

Larunbat honetan, hilak 13, hainbat parrokietan – pastoral barrutietan, pobretasunezko
egoerak bizi dabezan inguruko pertsonak kontuan hartuta, euren lekukotasuna eskaini daien. Euren
bizitzaren lekukotasunaren bidez bizi eta fedezko lekukotasunaz jabetzeko xedez, banaka eta alkartean
esku-hartzera bultzatuko gaituen irakurketak atarateko.

Azaroaren 14ko –domekea, pobreen egunaEukaristietan, bizi izan dogun esperientzia , ikasitakoak eta alkarteari eskatzen deutsazan konpromisoak batera jarri daikeguz. Ekitaldi honetako Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinua alkarte guztietan batera jarritako konpromiso eta esperientziez osatuko da

 

Bizkeliza albistea (materialak)

Frantzisko aita santuaren mezua

 

 

Leave A Comment