Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

PFEZren desgrabazioa % 30era handitu da, Caritas Bizkaian egindako dohaintzen gainean.

PFEZren desgrabazioa % 30era handitu da, Caritas Bizkaian egindako dohaintzen gainean.

Urtero legez, Caritas Bizkaia bazkide eta emaileen ekarpen ekonomikoen inguruko gutunak bidaltzen hasi da, bai 2017ko ekarpenen ingurukoan, baita PFEZren likidazioaren desgrabazioaren ere. Oraingo honetan, gainera, pertsona fisikoek Bilboko Elizbarrutiko Caritasi egindako dohaintzengatiko desgrabazioa % 30era arte igo da (Bizkaiko Lurralde Historikoaren 5/2017 Foru Dekretuaren arabera) – [PFEZ=IRPF].

Caritasen pobrezia eta babesgabetasun espiral batean irten ezinik geratu diren pertsonekin lanean jarraitzen dugu eta gero eta erantzun sendoagoak ematen ari gara.  Egoera benetan konplexuan bizi diren pertsonak dira, langabezia edota lan prekarietatean, baliabide ekonomikorik gabe eta etxebizitza lortzeko zailtasunekin. Gainera, harreman eta familiako sare faltak asko zailtzen die bizitza duin bat lortzeko bidea. Bide horretan gu gaude haien ondoan.

Hori dela eta, Caritas Bizkaiak, pasa den urtean legez, zure inguru hurbileko pertsona bat edo batzuk (lankideak, senideak, lagunak…) gonbidatzeko proposamena luzatu nahi dizu, zure eredua jarraitu eta Caritasen bazkide izan daitezen. Horri esker, gure gizarte ekintza mantendu ahal izango dugu datozen urteetan; babesgabetasun handiena pairatzen duten pertsonei laguntza eta ahotsa eman ahal izango diegu, eta gizartean eragina eta sentsibilizazioa hedatzeko lana sendotu ahal izango dugu.

Caritasen uste oso dugu pertsona babesgabeenen duintasunaren eta bidezkoagoa den gizarte baten aldeko apustua egin duten pertsonengan; azken finean, mundu hobe baten eraikuntzan lan egin nahi duten pertsonak.

INFO +: www.caritasbi.org/eus

+ Egin dohaintza / Izan bazkidea: https://www.caritasbi.org/eus/donaciones/donaciones_caritas_bizkaia.php


ESKERRIK ASKO!!!

Leave A Comment