Gaztelania | Euskera

“PERTSONEN AHALMENA”

Boluntariotzaren Eguna ospatzen den astearen barruan, Caritas Bizkaiak konpromiso-deia egin nahi du pandemia garaiotan.

Caritas Bizkaiak boluntariotza-kanpaina berria aurkeztu nahi du: “PERTSONEN AHALMENA. Keinu bakoitza garrantzitsua da”.

Pertsona batek mundua hobetu badezake… zer ez genukeen egingo denon artean! Elkar laguntzeko eta ahaleginak batzeko sasoia da.

Jendearen alde egin eta konpromisoak hartzeko deia egin nahi dugu, keinu xumeen bidez pertsona babesgabeenekiko konpromiso eta maitasuna adierazteko deia, denon giza eskubideak bermatuta egoteko helburuarekin.

Caritas Bizkaiak 283 proiektu ditu martxan, askotarikoak. Horietako bat aukeratu eta laguntza eman dezakezu:  Helduentzako hizkuntza edo digitalizazio ikastaroak ematea, haurrentzako eskola errefortzua, edadetuei beren etxeetan edo egoitzetan konpainia egitea, lan administratiboetan edota erakundearen kudeaketa lanetan laguntzea.

Boluntario lana oso aberasgarria da; beste pertsona batzuei denbora eta konpromisoa eskaintzeaz harago, norberari asko ematen dio; hasiera batean imajina daitekeena baino gehiago.

Gauza bakarra egin behar duzu: Urratsa eman, ausartu eta probatu.

Zure adina edo ezagutzak edozein direla ere. Ziur denbora baduzula, apur bat bada ere. Ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu.

Lagundu iezaguzu laguntzen. Keinu bakoitza garrantzitsua da.

Pandemia hau aldaketarako aukera bat da.

Zure zain gaude.

BIDEORAKO ESTEKA

Leave A Comment