Gaztelania | Euskera

Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna

Caritas Bizkaian urtero, data hauetan, pertsona migratzaileen nazioarteko eguna oroitu nahi izaten dugu, pandemiaren ondorioz mugarekin lotutako neurriak malgutzearekin aurreko urtearekin alderatuz arrazoi ezberdinak direla medio (ekonomikoak, klimarekin lotutakoak, gatazka armatuak, sexu orientazioaren, generoaren, arrazaren edota nortasun erlijiozkoaren ondoriozko jazarpena) beren herrialdeetatik ihes egiten duen pertsona kopuruak gora egin duen urteari amaiera ematen diogun bitartean.

Joan den azarotik, beste behin, milaka pertsona migratzaile eta errefuxiatuk Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan bizi dituzten baldintza penagarrien lekuko izaten ari gara. Interes politikoetarako elkartruke bilakatzen ari da, Afrika eta Ekialde Hurbiletik datozen gazte eta adin txikikoekin Espainiako hegoaldeko mugan joan den maiatzean gertatu zen eran.

Pertsona migratzaileak tresna gisa erabiltzearen eta Europara iristeko ahaleginean jasaten duten eskubide urraketaren ondorioz urtero gure mugen atarian hiltzen diren milaka pertsonaren heriotza saihesgarria gertatzen da.

Horren adibide ona da Euskadin gertatzen ari dena, bertan oso hurbiletik bizi izan dugu tragedia hori, izan ere, zazpi pertsona itota hil dira Bidasoa ibaian 2021eko urte honetan zehar, Europako, agindutako lurreko, beste herrialde batzuetan bizitzeko ametsa bete ahal izateko asmotan Euskal Herriaren iparraldean Frantziarekin dagoen muga zeharkatzen ari zirela.

Heriotza saihesgarriak, heriotza mingarri eta tragikoak. Heriotza horiek bete-betean oroitarazten dute berreskuratu ezin diren giza bizitzak galtzea eragiten duten bidegabeko legeak daudela.

2021ean zehar, eta Nazioarteko Migrazio Erakundeak (NME) emandako datuen arabera, ia 2.000 pertsona hil dira Mediterraneo Itsasoan, hobi komun handi bilakatu baita, munduko muga hilgarri eta arriskutsuenetako bat.

Pertsona migratzaileen eskubideak urratzen diren egoera honetan, 2016az geroztik, Cáritas Bizkaiak hilabeteko azken asteazkenetan lurralde historikoko herri ezberdinetan egiten diren Isiltasunaren Zirkulutan parte hartzen du, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonei harrera eginez eta haiei akonpainamendua eskainiz, eskubide arloan.

Aldi berean, “Komunitate Abegikorrak” elkarren artean eraikitzeko lan egiten jarraitzeko premiaz oso kontziente gara, non gure auzoetara iristen diren pertsonak berdin modura aitortuak izango diren, etxerako ongietorria ematen diegun ahizpak bailiran.

Alde hori da, inolako zalantzarik gabe, kudeatzen zailena, izan ere, sarritan beste leku batzuetatik datozenen inguruan ditugun aurreiritzi eta estereotipoak bultzatuta jokatzeko joera dugu. Jatorri, kultura, erlijio edo trazu fenotipo ezberdinak dituzten pertsonekin espazioak partekatu beharrak nolabaiteko ukoa sorrarazten digu. Alderdi horiek guztiek, berehala hedatzen diren zurrumurru faltsuekin batera, artegatasuna, beldurra eta ondoeza sorrarazten digute, eta gure auzo eta herrietan bizikidetza ona sortu eta mantentzeari begira horiek dira elementu kaltegarrienak.

Frantzisko Aita Sainduak Fratelli Tutti entziklikaren bidez, gaur egun horren beharrezkoa dugun errealitate bat erakusten zigun:

“Pertsona ezberdinen, bizimodu eta kulturari dagokionez ezberdina den testuinguru batetik datozen pertsonen, etorrera dohain bilakatzen da, izan ere, «migratzaileen historiak pertsonen arteko eta kulturen arteko topaketen historia ere badira: haiek hartzen dituzten komunitate eta gizarterako aberastasunerako eta guztion giza garapen integral baterako abagunea da». Hori dela eta «bereziki eskatzen diet gazteei beren herrialdeetara iristen diren beste gazte batzuen aurka ipini nahi dituztenen sareetan ez erortzeko, izaki arriskutsu gisa ikustea nahi baitute, gizaki ororen duintasun besterenezin berdina izango ez balute bezala”.

Alderdi politiko batzuetatik ukoa eta, are, gorrotoa bultzatzen duen gizarte batean, Frantzisko Aita Sainduaren mezuak oroitarazten digu garrantzitsua dela kontuan izatea “Badela doakotasuna. Gauza batzuk besterik gabe egiteko gaitasuna da, berez on direlako, emaitza arrakastatsurik espero gabe, trukean berehalako ezer espero gabe. Horrek atzerritarra hartzea ahalbidetzen du, momentuz onura ukigarririk ez badakar ere”.

Modu horretan, gaur bezalako egun batez, 2021eko abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunez, komunitate kristau konprometitua garen aldetik, doakotasuna hori erabiltzeko eskatzen dizuegu, gauza “besterik gabe” egiteko; horrela soilik eraikiko ditugu komunitate anaikideak eta auzo eta herri batu, anitz eta aberastuak.

 

‘Sosegua ezkutatzen duena’ hitzaldiaren grabaziorako esteka

Leave A Comment