Gaztelania | Euskera

PANDEMIA GLOBALAK SALEROSKETAREN BIKTIMEN ESPLOTAZIO HANDIAGOA ERAGITEN DU

Pertsonen salerosketaren aurkako munduko egunean, Caritas Bizkaiak bat egin zuen Caritas Internationalisekin eta COATNETekin, biktimak identifikatu eta artatzeko premiazko neurriak eskatzeko.

Pandemia globalak gobernuen arreta osasunera bideratu du, baina, aldi berean, ez zion behar besteko arretarik jarri abian zen pandemiaren albo-kalteari, batez ere migratzaileen eta sektore informaleko langileen kasuan, orain salerosketaren eta esplotazioaren aurrean arrisku handiagoa baitute. Caritas Internationalis eta COATNET elkarteek ere premiazko neurri espezifikoak eskatu dituzte langileei laguntzeko sektore informaletan, hala nola etxeko lanetan, nekazaritzan eta eraikuntzan, egoera ahulenean egon baitaitezke (hau da, administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonak).

Entzierroak eragindako mugitzeko askatasun faltak eta bidaien murrizketek esan nahi dute salerosketaren biktimek herrialde askotan aukera gutxiago dituztela ihes egiteko eta laguntza aurkitzeko beren borondatearen aurkako egoeretan daudenean. Era berean, neurri murriztaile horiek esan nahi dute elkarteentzat eta agintarientzat zailagoa dela salerosketa- eta ustiapen-kasuak identifikatzea.

Aipatutako beste arrisku batzuk dira jazarpen- eta abusu-delitu digitalak eta esplotazio-abusu digitalak jasaten dituzten haurren aurkako indarkeria areagotzea gurasoen gainbegiratze gutxiko etxeetan ikastetxeak ixtean.

«Pertsonen salerosketaren biktimek berehalako arreta behar dute. COVID-19ren garai honetan, Caritas Internationalisek eta COATNETek gobernuei eskatzen diete justiziarako eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea emateko, bereziki harrera-etxeetarako eta arreta eta salaketarako 24 orduko lineetarako, bai eta presako neurri espezifikoak ezartzeko ere, sektore informaletan langileei laguntzeko. Era berean, gizarte zibileko erakundeei eta erakundeei dei egiten diegu haurrak gehiegikerietatik eta esplotaziotik babesteko, baita Internet eta komunikabide berrien bidez ere, eta adi egoteko eta pertsonen salerosketa eta esplotazio kasuak salatzeko eskatzen diegu pertsona guztiei «, gaineratu du Aloysius John Caritas Internationaliseko idazkari nagusiak.

(Caritas Española, 2020/07/30ean emandako prentsa-oharretik ateratakoa)

Leave A Comment