Gaztelania | Euskera

Azpimarratutako berriak

  • Bilboko XVIII. Opil Solidarioa

    XVIII. edizioa. Pandemia-garaian pertsona zaurgarriei ahotsa ematen dien opila. «Bilboko XVIII. Opil Solidarioak» bazterkeria- eta pobrezia-egoerei buruz sentsibilizatzen jarraituko du pandemia-garaian, eta 1.200 errazio solidario banatuko ditu 2022eko urtarrilaren 5ean, asteazkenez, Plaza Barrian Gaur, abenduak 30, Bilboko XVIII. Opil Solidarioa aurkezteko prentsaurrekoa egin da, 11:00etan, Caritas Bizkaiaren egoitzan. Honako hauek hartu dute parte: Carlos Bargosek eta Ana Sofi Telletxeak, Caritas Bizkaiaren aldetik; Rosa Pardok, Bilboko Zazpikaleetako Merkataritza, Ostalaritza eta Enpresen Elkartekoak; Pilar Alonsok, Bizkaiko Okindegien Elkartekoak; Nekane Narbaizak, Lapiko Catering enpresakoak; José Ramón Tarancok, LABORAL Kutxakoak, eta Amagoia Ormaetxeak, Engranaje Publicidad agentziakoak. Edizio hau Bilboko Plaza Barrian egingo da, osasun-neurri zorrotzak betez, eta eramateko formatuan prestatuko dira opil-errazioak. Joan den urteko esperientzia kontuan hartuta, opil-zatiak…

  • Emakume gazteentzako prestakuntza-eskola (Kongoko E. D.)

    2016.urteaz geroztik, Loiolako San Inazio parrokiak eta Portugaleteko Udalak, Caritas Bizkaiarekin batera, laguntza eskaini dute adingabeak ardurapean dituzten emakume gazteentzako prestakuntza-eskola abian jartzen, egoera latza bizi duen Lukala hiriko 7. auzoan (Kongoko Errepublika Demokratikoa). Portugaleteko Caritaseko lankidetza taldea izan zen ekimen horren buru hasiera-hasieratik, eta haren eginkizuna izan da, besteak beste, sentsibilizatzea eta ezagutaraztea herrialde anaien arteko desberdintasunaren errealitatea. Portugaleteko boluntario, kristau-elkarte, katekesi-talde eta kristau-komunitateko eragile bakoitzak ipini zuen bere aletxoa proiektu hori errealitate bilakatzeko. Fasez fase, lau areto eraiki eta egokitu dira hainbat alorretako trebakuntza jasotzeko, besteak beste, alfabetatzea, eskubideak, agronomia eta jantzigintza, eta oinarrizko ekipamenduaz, arreta-bulegoaz eta saneamenduko ekipamenduaz hornitu dira. Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeek diskriminazio-egoera berezia bizi dute hezkuntza eskuratu ahal izateko,…

  • Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna

    Caritas Bizkaian urtero, data hauetan, pertsona migratzaileen nazioarteko eguna oroitu nahi izaten dugu, pandemiaren ondorioz mugarekin lotutako neurriak malgutzearekin aurreko urtearekin alderatuz arrazoi ezberdinak direla medio (ekonomikoak, klimarekin lotutakoak, gatazka armatuak, sexu orientazioaren, generoaren, arrazaren edota nortasun erlijiozkoaren ondoriozko jazarpena) beren herrialdeetatik ihes egiten duen pertsona kopuruak gora egin duen urteari amaiera ematen diogun bitartean. Joan den azarotik, beste behin, milaka pertsona migratzaile eta errefuxiatuk Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan bizi dituzten baldintza penagarrien lekuko izaten ari gara. Interes politikoetarako elkartruke bilakatzen ari da, Afrika eta Ekialde Hurbiletik datozen gazte eta adin txikikoekin Espainiako hegoaldeko mugan joan den maiatzean gertatu zen eran. Pertsona migratzaileak tresna gisa erabiltzearen eta Europara iristeko ahaleginean jasaten duten eskubide urraketaren…

  • Gabon honeetan aurkitu dabe lekua ostatuan

    Caritas Bizkaiaren Gabon aldiko kanpainaren goiburuak ohiko logika apurtzeko dei ezan gura dau, Beleneko familiak eta beste hainbestek bizi izandako historiaren amaiera aldatzeko dei. “Ez zan ostatuan hareentzako lekurik”. (Lk 2, 7) Asteburu honetan egingo dugun kanpaina honek gu kolektibo eta komunitario bat izango du hizpide. Aurrera itxaropenez begiratu behar duen gu bat da, etorkizun zabalagoak bilatu behar dituena, pertsona guztiei —batez ere pandemiaren garaian eta aurretik bizitzaren funtsezko zutabeetan izugarrizko galerak izan dituztenei— euren existentzia, aukerak eta bizi proiektuak birsortzen laguntzeko. KOMUNITATE ALAI BATETIK ITXAROPENA BIZI ETA KUTSATZERA gonbidatuko gaitu. Ebanjelioaren balioen bidez jarduteko eta izateko modua argitzen du itxaropenak, eta ekintza nabarmenetan eta giza eskubideak defendatzen dituzten proiektuetan islatzen da. Kanpaina honetan, etxebizitzarako…

  • Desberdintzak murrizteko ekitatean aurrera egin behar dugu

    Caritasek politika publikoen diseinuan prestazioak eskuratzeko prozesuetatik at geratzen diren errealitateak jasotzeko deia egiten du. “Desberdintzak murriztuz, Giza Eskubideen alde aurrera eginez” leloarekin, Nazio Batuek eta nazioarteko komunitate osoak ostiral honetan, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna oroitzen dute. Beste urte batez, 1948an Asanblada Nagusiak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala pertsona, komunitate eta herri guztientzat, munduko txoko bakoitzean, onartu izana oroitzen dugu. Eta modu berezian pandemia ikaragarri bat pairatzen ari garen honetan, herrialde guztiei krisi horretatik eratorrita osasun, gizarte eta ekonomia arloan berdintasunera so ditugun premiei aurre egitea ezinezkoa zaiela agerian uzten ari dena. Hegoaldean, askoz ere krudeltasun handiagoz, egunez egun COVID-19 gaixotasunaren tratamenduan eta etorkizunean egun bizi dugun egoera bezalakoen aurrean prebentzioa egiteari dagokionez desberdintza…

Berriak

Pobreen Aldeko V. Eguna

«Behartsuak beti dituzue zuen artean» (Mk 14, 7) goiburuaren haritik ospatuko da aurton Pobreen Munduko Eguna. Frantzisko Aita Santuak dei egiten deusku egun horretan: «Pobreak ez dira alkartetik ‘kanpoko’ pertsonak, anai eta arreba baino eta euren sufrimentua geure egitea dagokigu, euren ondoeza eta bazterketa arintzeko, galdutako duintasuna itzultzeko eta ezinbesteko gizarteratzea ziurtatzeko (…) konpartitzeak senidetasuna sortzen dau». (3) Eleizbarrutian, dei horri erantzun gura deutsagu, “Bat gara. Creamos comunidad acogedora” kurtso hasierak proposamenari jarraipena emonez. “Poliedroaren” aniztasunean, pobretasuna eta ahultasuna jasaten dabezan pertsonak be onartu eta txertatu gura doguz. Hori kontuan hartuta, egun hau alkartze senez ospatzea proposatu gura deutsegu alkarteei; konpartitu eta gure inguruan pobretasunezko egoerak bizi dabezan pertsonengana hurreratu gura dogu. Dei egiten deutsuegu ekimen hau martxan jarri daizuen. Larunbat honetan, hilak 13, hainbat…

LHE Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta

          Pobreen aldeko eguna dela eta (www.zeinu.bizkeliza.org /), ‘Caritas Bizkaia’ erakundeak bat egiten du Herri Ekimen Legegilean (https://rentabasica.eus/es /) parte hartzeko gonbitea egiten dugu. Ekimen honen bidez, Eusko Legebiltzarrari BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO ERRENTA BAT ezarriko duen lege bat eztabaidatu eta onartzea proposatzen zaio, ESKUBIDE INDIBIDUAL GISA eta beste oinarrizko eskubide batzuekin parekagarria izango dena, hala nola osasunarekin edo hezkuntzarekin. Frantzisko aita santuak neurri zehatzen aldeko ekintzara gonbidatzen gaitu, aldaketa esanguratsu batzuk ahalbidetzeko, hala nola soldata unibertsala “Un ingreso básico (el IBU) o salario universal para que cada persona en este mundo pueda acceder a los más elementales bienes de la vida. Es justo luchar por una distribución humana de estos recursos. Y es tarea de los…

Azaroak 5: “Zaintzaileen Nazioarteko Eguna”

Gaurko egunak beste batzuk zaintzeaz arduratzen diren pertsonak ospetsu bihurtzen laguntzen digu: senideak, lagunak, profesionalak eta boluntarioak. Hau da, intentsitate edo modu ezberdinez gizakiok gure bizitza-ibilbidean dugun zainketen beharra gogoan izaten eta zaintza-lanen gaineko ardura guzti-guztiona dela gogoratzen laguntzen digu.             Zaindu gaituzten pertsonengan pentsatzen dugunean, emakumeengan pentsatzen dugu: amak, amonak, arreba-ahizpak, emakumezko bizilagunak, lagunak… Gizarteak haiengandik espero zuenari mendez mende jarraipena emanez, doan eta modu esklusiboan, familiako kide guztiez arduratu zirenak dira, familiako kide haien gaineko ongizatea beren desio edo beharren gainetik jarrita. Ez al zen haien alabek edo emakumezko bilobek ikasteko, prestatzeko eta lan-merkatura sartzeko aukera izatea beren etorkizunerako adin handieneko emakumeek desio zutena? Ez al ziratekeen haiek izango, neurri handi batean, hori…

Etxerik gabeko pertsonen kanpaina: Aski da. Inor ez etxerik gabe!

“Irtenbiderik ez? Babesten ez duen gizarte babeserako sistema batean galduta” lemapean ospatuko dugu urriaren 31n Etxerik Gabeko Pertsonen eguna. «Inor ez etxerik gabe» kanpainak beste erronka bat izan du aurten: mezua testuinguru sozial askoz ahulago eta hondatuago batean zabaldu beharra. Ezin dugu alde batera utzi COVID-19aren agerpenak inpaktu handia izan duela, bereziki pertsona ahulenen eta baztertuen bizitzetan. Pandemiaren aurreko gizarte- eta bizitegi-bazterkeriarekin loturiko faktoreak, onbideratu beharrean, ugaritu egin dira, eta askoz ere intentsitate handiagoz nabaritzen dira beren burua babesteko, zaintzeko eta suspertzeko etxerik ez duten pertsonen bizitzan. Gaur egungo zaintza- eta babes-sistemak ez dira ez nahikoa pertsona ahulenak babesteko, ez eta egokiak ere. Kanpaina honen bidez, giza eskubideak babes sozialerako duen garrantzia azpimarratu nahi dugu,…

Larrialdia Haitiko lurrikararengatik

Abuztuan, Richter eskalan 7,2 magnitudea izan zuen lurrikara batek jo zituen Haitiko Les Cayes eta Jeremie eskualdeak. Hondamendiak 2.000 hildako, 12.800 zauritu baino gehiago eta 800.000 kaltetu utzi zituen, eta beste 600.000 pertsona premia larrian geratu ziren. Horrez gain, 63.645 etxebizitza suntsitu zituen, eta beste 98.265 kaltetu. Lurrikara hori hainbat krisiren erdian gertatu zen:  pandemia, klima-aldaketak eragindako ondorioak, eta 2021eko uztailean Jovenel Möise presidentearen hilketa eragin zuen krisi politikoa. Gainera, duela 11 urte (2010ean, alegia), lurrikara suntsitzaile batek jo zuen Haiti. Are gehiago, 2016an, Matthew hurakanak zonalde bera suntsitu zuen, eta oraindik ere ez da haren ondorioetatik suspertu.   Caritas Haitiren taldeek Caritas Sarearen barneko larrialdiko laguntza eman zieten kaltetuei hasiera-hasieratik, kalteen irismena kuantifikatu zuten,…

Diru-Zorro txartelaren aldeko apustua

Elikaduraren Munduko Egunaren harira, Caritas Bizkaia elkarteak Diru-zorro txartelaren aldeko apustua indartu du, bide-laguntza jasotzen duten familiek oinarrizko kontsumorako produktuak eskura ditzaten. CARITAS BIZKAIA, EROSKI eta LABORAL KUTXA erakundeek 2009an abiatutako lankidetza hitzarmena berriztatu dute. Horri esker, urteotan 13.041 pertsonak (% 59 emakumeak) izan dute aukera oinarrizko kontsumorako produktuak eskuratzeko. Gaur egun DIRU-ZORRO TXARTELAREN sistema erabiltzen dugu, produktu horiek era “normalizatu” batean lortu ahal izateko. Horrela, berrikuntza soziala baliatuz, elkarlanarekin eta gizartearekin duten konpromisoa indartu dute berriz ere, diru-zorro txartelen sistema berriaren bidez. Duela hamar urte baino gehiago martxan jarri zen proiektua berritu dute, eta horri esker asetzen dituzte Caritas Bizkaiak artatzen dituen gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta familien beharrak. •Diru-zorro txartelen bidez,…

Urriak 7, Lan Duinaren Aldeko Nazioarteko Eguna

«Gizagelegezko lanaren aldeko eliza» (Iglesia por el trabajo decente) ekimenak pandemia aurreko lan prekaritatea desagerraraziko lukeen «normaltasun berria» eskatzen du Egun horretarako prestatutako manifestuan, baratzezaintzako eta frutagintzako kokalekuetan sasoikako langile askok bizi dituzten baldintza penagarriak salatu dituzte. Kontratu mugagabeak eta lanaldi osoa bultzatuta aldi baterako kontratazioa eta kontratazio partziala gutxitzeko eskatzen du ekimenak. Manifestuak, gainera, egungo gizartearen bizitzeko beharretara egokitzeko Gutxieneko Soldata igotzea eta, migratzaileek bat-batean jasaten duten irregulartasuna ekiditeko, atzerritarrei buruzko Araudia aldatzea defendatzen du. Eliza Lan Duinaren Alde (ELDA) ekimena honako hauek sustatzen dute: Caritas, CONFER, HOAC, Justicia y Paz, JEC eta JOC. Aurtengoan, zazpigarren urtez jarraian, Lan Duinaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dute gaur, urriak 7 —CSI Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak bultzatu, eta OIT Lanaren…

Gizartea eta begirada aldatzearen aldeko lana

Gaur, urriak 1, zahartzea ez dela gaixotasun bat gogorarazi nahi dugu. Zahartzea gure ezaugarri eta esperientzia propioekin egiten dugun bidea da, osasun gehiago edo gutxiagorekin eta medikuarengana bisita gehiago edo gutxiago eginez. Gure bizi-prozesua da. Caritasetik gizarte osoa animatu nahi dugu adineko pertsona bakoitzaren berezitasunari so egitera, bere gaitasun eta ahalmen guztiei erreparatzera. Jendartea aldatzearen eta kolektiboari begiratzearen alde lan egiten dugu, eta bide horretan ondorengo manifestu hau sinatu dugu, beste erakunde batzuekin batera. Manifiesto a favor de la creación de una Convención Internacional sobre los Derechos de las Personas Mayores 1 de octubre – Día Internacional de las personas mayores   Las personas mayores y, particularmente, las personas con discapacidad mayores no pueden disfrutar de sus derechos en…

Caritas Bizkaiak finalista gisa parte hartu du CEX sari-banaketan

Ostegun honetan, irailaren 30ean, Caritas Bizkaiak finalista gisa parte hartu du CEX sari-banaketan Valentzian ospatutako gala batean. Sari horretan Estatu osoko bost jardunbide egokik hartu dute parte, «Egokitzapen arina eta negozio-eredu berriak krisi global baten aurrean» epigrafearen barruan. Hain zuzen ere, Caritas Bizkaiak  «Pertsona ahulenen zerbitzura dagoen teknologia, inor atzean gera ez dadin» izeneko praktika aurkeztu du, hau da, diru-laguntzak kudeatzeko sistema berri bat, diru-sarrerak galdu dituzten eta konfinamenduak isolatuta geratu diren familia kalteberei laguntzeko aukera eman duena. Praktika honek Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide Egokien Saria  irabazi zuen martxoan (Arteman Komunikazioarenarekin batera). Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten Caritas Bizkaiako pertsona guztiei eta parte hartu duten erakunde guztiei,…

INTERVENCIÓN SOCIAL

Arrera Cáritas Bizkaia

Harrera

Baliabide ekonomiko nahikorik ez izateagatik oinarrizko beharrizanak estali ezin dituzten pertsona eta familiei arreta ematen die. Bazterkeria egoeran dauden pertsonak dira, Administrazioaren gizarte-babes sistema ez baita unibertsala…

Laneratzea Cáritas Bizkaia

Laneratzea

Enplegu-arloaren egitekoa bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonek lan duina lortzea da. Horretarako, gaitasun pertsonalak hobetu eta gizarteratzera begirako baliabide eta neurriak hobetzen saiatzen gara. Hau lortzeko zenbait ekintza garatzen dira: prestakuntzakoak, lan-aurrekoak, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektu-unitatea, prospekzioa, orientazio espezializatua eta lan arloko bitartekaritza…

Haurtzaroa Cáritas Bizkaia

Haurtzaroa

Egoera zailetan bizi diren haurren gaitasun pertsonalak, sozialak, hezkuntza arlokoak, afektiboak eta familiarrak lantzeko helburua dauka. Moldatu ezina edo babesgabetasun egoerak eragin ditzaketen arrisku-faktoreak lantzen dira gizarte eta hezkuntza arloko proiektuen bidez (PASE). Osasuna eta trebetasun sozialen arloak lantzen dira, baita eskolako prestakuntza, aisialdia eta familia arloak ere. Gainera, uztailean “Udalekuak” egiten dira, ikasturtean zehar egindako lanaren jarraipen bezala eta adin txikiko horiek udan zerbait desberdina egiteko aukera izan dezaten.…

Edadetuak Cáritas Bizkaia

Edadetuak

Pertsona nagusien bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzea du helburu, eta bereziki babesgabeenena eta laguntza gutxien dutenena. Horretarako, beren autonomia sustatzen da eta beren betiko lekuan egon daitezen saiatzen gara. Talde horren egoeraren eta beren beharrizanen gainean ere sentsibilizazioa sustatu nahi izaten dugu.…

Familia-gizarteratzea Cáritas Bizkaia

Familia-Gizarteratzea. FIS

Pertsonen eta familien gizarteratze-maila hobetu nahi da beren gaitasun pertsonal, familiar eta lan-aurrekoak sustatuz. Lana prestakuntza talde eta tailerren bidez egiten da. Horietan hartzen den ezagutza bezain garrantzitsua da trebetasun sozialen hobekuntza…

Etxerik gabeko pertsonak Cáritas Bizkaia

Etxerik gabeko pertsonak

Lau proiektuk osatzen dute arlo hau. Apostolikak izenekoa Bilboko etxerik gabeko pertsonentzako erreferentziazko zentro bat da. Bertan zerbitzu hauek ematen dira: jantokia, garbitegia, egongela, interneterako konexioa, informazioa, orientazioa eta eguneko zentroa.…

Adikzioa Cáritas Bizkaia

Adikzioak

Adikzioen Programa (ADRO) hiru lan ildotan egituratzen da. Alde batetik, EAEn homologatutako laguntza-tratamenduetarako egoitza-baliabideak, baliabide ekonomikorik ez duten edota familiaren eta gizartearen aldetik laguntzarik ez duten pertsonentzat.…

Nazioarteko Kooperazioa Cáritas Bizkaia

Nazioarteko kooperazioa eta migrazioak

Promueve la sensibilización, participación y movilización de la sociedad y de la comunidad por favorecer unas relaciones más justas entre el Norte y el Sur. Impulsa acciones y proyectos que visibilizan otro manera de relacionarse entre el Norte y el Sur…

Arropa Cáritas Bizkaian

Arropa

Irabazi asmorik gabeko Berohi-Koopera kooperatibaren bidez arropa jaso eta birziklatzen da; horrela, garapen iraunkorra eta zailtasunak dituzten pertsonentzako lanpostuen sorkuntza bideratzen dira; boluntarioek parte hartzen dute eta pertsona babesgabeei laguntza ematen zaie.…

Etxebizitza Cáritas Bizkaian

Etxebizitza

Zubi-etxebizitzen sarea. Bertan Cáritasek gizarteratze, prestakuntza eta laneratze prozesuetan laguntza ematen dien pertsona eta familiak bizi dira, behin betiko etxebizitza lortu arte.…