Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

OMENALDIA BASAURIN (BesteBi)

Etxebizitza eskuratzearen aldeko eta ‘Etxerik gabeko Pertsonen’ aldeko “BESTEBI” PLATAFORMAK, Basaurin duela gutxi hildako etxegabeko pertsonaren, Manuelen, aldeko elkarretaratzea eta omenaldia egin ditu gaur, uztailak 5, eguena, 11tan,San Pedro plazan (BASAURIn).

‘BESTEBI’ AGIRIA: ‘BESTEBI’ PLATAFORMAK ETXERIK GABEKO BESTE PERTSONA BATEN HERIOTZA SALATU DU BERRIRO

Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta «Etxerik gabeko pertsonen» aldeko «BesteBi» plataformak salatu egin nahi du Basauriko herritar baten heriotza; herrian hilik agertu zen joan den igandean.

BesteBi > Basauri, 2018ko uztailaren 5a.- Beste behin, pertsona bat hil egin da Bizkaiko kaleetan. ‘BesteBi’ plataformaren izenean, bat egin nahi dugu bere senide eta lagunen minarekin.

Manuk, Bilbotar jatorriko 58 urte inguruko basauriarrak, 2 urte baino gehiago zeraman Basaurin bertan bizitzen. Denbora honetan, sare informala sortzea lortu zuen, parrokiako eta udalerriarekiko lotura estua mantenduz; baina, hala ere, ez zuen lortu eskainitako laguntzarekin aurrera joatea. Egun batzuk erdipurdi ibili eta gero, pasa den igandean ez zen esnatu.

XXI mendeko euskal gizarteak ez du oraindik ere gizarte-bazterkeriaren egoera gogor eta muturrekoena gainditu: Kalean bizitzea, etxerik ez edukitzea.  Euskal udalerrietan egindako Etxerik gabeko Pertsonen azken zenbaketaren arabera, 163 pertsona dira Bizkaia osoan (horietatik 19 Barakaldon) eta ia hirurehun (285) Euskadin.

Baina kalean bizi diren pertsonez gain, etxerik ez duten beste pertsona asko daude; egoitza-baliabideren batean daudenak edo oinarrizko baldintzetara heltzen ez diren etxeetan daudenak; guztira ia 2.000 pertsona daude Euskadin, XXI mendean, etxebizitzarik gabe.

Gizarte-bazterkeria egituran errotuta dagoen sistema sozio-ekonomiko batean bizi gara.   Zehatzago esateko, etxegabetasuna mantendu egin da azken urteetan, pertsonak alde batera utzi dituen sistema bidegabe baten ondorioz.

BesteBi plataformaren izenean, euskal administrazioei berriz ere eskatu nahi diegu gizarte-zerbitzuen zorroa modu eraginkorrean garatzeko eta Euskadiko etxegabetasuna ezerezteko estrategia globala martxan jartzeko, pertsonak kale gorrian hiltzen jarrai daitezen saiheste aldera. Eusko Legebiltzarrak, 2014ko urrian, Gobernuari eskatu zion urtebeteko epean estrategia hori aurkezteko. Bi urte beranduago, estrategia oraindik ez dago martxan. Udalei eskatzen diegu “gizarte errolda” udalerri guztietan martxan jartzea, pertsona guztientzat eskubideetara sarrera ahalbidetzeko ezinbesteko lanabesa izaki eta Bizkaiko beste udalerri batzuetan emaitza oso onak izan eta gero.

Gizarteari, Euskadiko pertsona guztiei ere eskatu nahi diegu etxerik gabeko pertsonei begiratu diezaietela, ez ditzatela ikusezin bihurtu. Pertsona gisa, herritar gisa ikus ditzatela, eskubideak eta duintasuna dituzten herritar gisa.

Komunikabideei eskatu nahi diegu horrelako albisteen berri emateko, hain bidegabeak diren egoera hauek gaur egun ere ematen direla zabaltzeko. Eta etxerik gabe bizi diren pertsonen diskriminazioaren eta estigmaren kontra borrokatuko diren mezu positiboak sortzeko.

Ea mota honetako ekintzak amaitzen diren. Ea ez dugun berriz ere kalean hildako inor omentzera irten behar. Ea gure eskakizunak betetzen diren, eta Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 25.1 artikuluan jasotakoa eta hain oinarrizkoa dena egi bihurtzen den:

“Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere”.

#NadieSinFuturo  #InorEzEtorkizunikGabe

#NadieSinHogar   #InorEzEtxerikGabe

 

‘BesteBi’ plataforma: 2006 urtean sortu zen Bizkaian eta, gaur egun, Etxebizitza eskuratzearen alde eta ‘Etxerik gabeko Pertsonen’ alde lan egiten duten erakunde hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan):

Adsis / Agiantza / Bidesari / Bizitegi / Caritas Bizkaia / Cear Euskadi / S. Antonio de Irala Jantokia / Bizkaiko Hiesaren kontrako Batzordea / EAPN-Euskadi / Elkarbanatuz / Emaus-Bitartean / Emaus Bilbo / Gizakia-Proyecto Hombre / Goiztiri / Klaret enea / Izangai / Lagun Artean / Munduko Medikuak/ Oblatas-LehioZabalik / Posada de los Abrazos / Rais-Euskadi / Sortarazi / T4 / Zubietxe / …

www.BesteBi.net

facebook.com/BesteBi-Plataforma-en-favor-de-las-Personas-Sin-Hogar-Bizkaia

twitter.com/BesteBi_PSHbiz  

 

 

 

 

ETXERIK GABEKOEN DUINTASUNAREN alde!!!

 

Leave A Comment