Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

NAGUSI azoka

Eleizbarrutiko ordezkaritza NAGUSIn, komunikazinoa ardaztzat hartuta

 

este urte batzuetan lez, badira dagoeneko hamar ekitalditik gora, Bilboko Eleizbarrutiak NAGUSI Nagusientzako Jarduera, Zerbitzu eta Aisialdirako Azokan parte hartuko dau. Urriaren 20tik 22ra ospatuko da Barakaldoko BECen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Eleizbarrutiari dagokionez, Karidade eta Zuzentasunerako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzetako nagusientzako sailetik, Eleizbarrutiko Caritasetik eta Bizian Gora Eleizbarrutiko mobimentutik parte hartuko dau NAGUSI azokan. NAGUSIren 21. ekitaldian, “beste behin be, gure standean alkarri entzuteko aukera emongo dogu; bertara hurreratzen diranek euren eretxia emon ahal izango dabe eta estand berean alkartu garanok garatzen doguzan jarduerak ezagutzera emoteko eta horreen inguruan informazinoa zabaltzeko aukera aprobetxatuko dogu”.

Oraingoan, era bateko eta besteko komunikabideen bitartez ‘atarako dira bidera’. Standean eremu bi egongo dira: lehenengoan, buzoi bat egongo da eta bertan sartu ahal izango dabez Eleizari nagusientzat egiten deutsezan eskariak; bigarrenean, eretxia emon ahal izango dabe emotikonoen bitartez, Eleizbarrutiak persona nagusientzat eskaintzen dituan proposamenen inguruan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ITURRIA: http://www.bizkeliza.org/eu/barria/eleizbarrutiko-ordezkaritza-nagusin-komunikazinoa-ardaztzat-hartuta/

 

 

 

Leave A Comment