Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

Migratzaileen Nazioarteko Eguna

ACNUR erakundearen 2018ko datuen arabera, gaur egungo leku-aldatze maila inoiz erregistratutako handiena da. 70,8 milioi pertsonak alde egin behar izan dute beren etxeetatik, mundu osoan. Aurrekaririk gabeko zifra da. Leku-aldatze behartuaren arrazoiak askotarikoak dira: gerrak, natur baliabideen espoliazioa, aldaketa klimatikoa, genero arrazoiak, ideologia politikoak, sinesmenak, eskubide urraketa… eta errealitate horren aurrean ematen diren erantzunak harresiak, atxilotze eremuak eta antzeko segurtasun politikak dira.

Gaur, Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Caritasek bat egin nahi du aldarrikapen honekin: erakundeek pertsona guztien eskubideak bermatu ditzatela, eta, batez ere, etxea atzean utzi beharra izan duten milioika pertsonen sufrimendu eta bidegabekeria egoeren aurrean gizarte abegitsu eta solidarioa eraikitzeko bidea eman dezatela. Hori dela eta, gure programa eta proiektuen bidez migratzaileei bide-laguntza ematen jarraitzen dugu, integraziorako gaitasunak sustatuz.

Gaur, abenduak 18, Arriaga plazatik manifestazioa irtengo da 19:30ean, hainbat sare eta elkartek antolatuta. Animatu eta etorri gurekin.

 

Leave A Comment