Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

“Lanzadera ” izeneko proiektua

Lanzadera izeneko proiektuaCáritas Bizkaiak eta Marcelo Gangoiti Fundazioak bulego berria ireki dute zailtasunak dauzkaten eta enplegu bila dabiltzan pertsonei arreta eskaintzeko.

Carlos Bargos Cáritas Bizkaia-ko zuzendaria, Juanma Seco Marcelo Gangoiti Fundazioko ordezkari nagusia eta Fernando Marcos apaiza, Gurutzetako La Paz parrokiako arduraduna, bildu ziren inaugurazioan. Aipaturiko parrokiaren lokaletan ireki da bulegoa.

Cáritasetik adierazi genuenez, ” Lanzadera “  izeneko  proiektu honen bitartez, pertsonei zuzendutako laguntza integralaren alde egin nahi dugu, kontzeptuaren alderi guztiak kontuan izanik (familia, enplegua, etxebizitza, …)”.

Bere aldetik, Marcelo Gangoiti Fundazioak, adierazi zuenez, Gehilan 2000 enpresaren bitartez “bulego honetan zailtasunak dauzkaten eta modu aktiboan lan bila dabiltzan pertsonei eskainiko zaie arreta, albait arinen lan-munduan txertatzen lagunduko dieten gizarte eta lan arloetako esku-hartze teknika eta metodologia berritzaileak baliatuz”.

Espazio berri horretan, gainera, prestakuntza-ekintza ezberdinak ere jasoko dira (gizarte eta lan arloetako trebetasunen tailerra, teknologia berriak, …).

Lanbide – Enpleguaren Euskal Zerbitzua ere izango da ekimen honetan kolaboratzaile.

Leave A Comment