Gaztelania | Euskera

Lankidetza-hitzarmena berria ENTZUTEKOA gizarteratze-elkartearekin

Lankidetza-hitzarmena sinatu dugu Zallako ENTZUTEKOA gizarteratze-elkartearen eta Caritas Bizkaiaren artean. Begoña Aretxabala, Entzutekoa elkarteko presidenteak eta Carlos Bargos, Caritaseko zuzendariak, datozen hiru urteetarako hitzarmena sinatu dute. Xede nagusia babesgabetasun egoeran dauden Arangureneko pertsonei (Zalla) bide-laguntza ematea da.

Helburu nagusia zera da, bazterkeria-egoeran edo arriskuan dauden eskualdeko emakumeen garapenean laguntzea, beren autoestimua eta balorazio pertsonala hobetu eta gizarteratze-prozesuan aurrera egin dezaten. Bide-laguntza jasotzen duten pertsonak beren prozesuko protagonista izan behar dute, eta erabakiak hartzeko gaitasuna izan.

 

Leave A Comment