Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

LANGILE BABESGABEENENTZAKO PRESAZKO NEURRIAK ETA GUTXIENEKO DIRU-SARRERAREN ALDE

“ELIZA LAN DUINAREN ALDE” IZENEKO EKIMENAK LANGILE BABESGABEENENTZAKO PRESAZKO NEURRIAK ETA GUTXIENEKO DIRU-SARRERAK ESKATU DITU
Beste gauza batzuen artean, etxeko langileentzako langabezia-prestazioa eta “paperik gabeko” langileen ezohiko erregularizazioa proposatu du

Maiatzaren lehena da, pandemiaren krisiak markatuta, eta Manifestuak argi jaso nahi izan du lana bizitzarako dela, integritate fisikoa eta psikikoa babesten dituen lan-baldintza batzuk bermatu behar direla, bizitza duina izateko funtsezkoak diren gizarte babesa bermatzeko.

Lan duinaren aldeko ekimen honen erakunde sustatzaileek ( CÁritas, Conferencia Española de Religiosos CONFER, Hermandad Obrera de Acción Católica HOAC, Justicia y Paz, Juventud Estudiante Católica JEC eta Juventud Obrera Cristiana JOC) dutenez, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta laborala ez zen hain handia izango  lan-prekarietatea ez balitz hain hedatuta egongo. Izan ere, hori da lan eremuko birusa, langileen eta beren senideen eskubideak urratzen dituena. Bestalde, osasungintzak eta gainerako gizarte politikek behar besteko baliabideak eskura izan balituzte ere, aurreko finantza krisian izandako murrizketarik gabe, eragina txikiagoa izango litzatekeen.

Manifestuak pertsona babesgabeenak jarri nahi ditu erdigunean, hala nola etxeko langileak eta zaintzaileak, nekazariak, elikadura dendetako langileak eta banatzaileak, orain arte ikusezin izan baitira, eta baitute errekonozimendu sozialik izan. Osasun krisiaren ondorioz, ohartu gara sektore horiek funtsezko lana betetzen dutela, pertsona guztion ongizatea bermatzeko eta berrogeialdian elikagai nahikoak eta zainketa egokiak izateko. Hala ere, langile horiek baldintza prekarioetan lan egiten jarraitzen dute, eta, kasu askotan, behar bezalako babesik gabe.

Koronabirusak eragindako larrialdi sozial honetan, suntsitu den lehenengo enplegu mota babesgabeena izan da, hau da, babes-sarerik ez duena. Hori dela eta, beharrezko neurri guztiak egituratu eta sustatzeko eskatu nahi dugu, horrelakorik berriz ez gertatzeko eta lana galdu duten pertsonentzako babes soziala, soldata duina eta eskubideak bermatzeko, inor ez dadin atzean geratu.

MANIFESTUA

AIZU Argitaraua

Leave A Comment