Gaztelania | Euskera

Lan txukunean mugitzen gara

#Eragile, gizalegezko lanaren alde. “Eleiza, gizalegezko lanaren alde” ekimenetik goiburu hori aukeratu da urriaren 7an ospatzen dogun Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko egunerako.

Seigarren urtez jarraian, Lan Duinaren aldeko Eliza Ekimena osatzen dugun erakundeok urriaren 7a ospatu eta aldarrikatuko dugu, Lan Duinaren aldeko Munduko Eguna da eta. Lan-munduaren prekarietatea ikusarazi eta salatu nahi dugu, orain, gainera, handitu egin baita COVID-19aren ondorioz. Pandemiaren krisiak ongizate-estatuaren ahultasunak jarri ditu agerian, eta inoiz baino argiago geratu da lan duina behar dugula anaitasunezko gizarte bat eratzeko.

Krisi honek irakatsi digu gutxiago eta hobeto kontsumitu daitekeela, eta sozialki zein ekonomikoki gutxien baloratutako lanbideetako batzuk direla zaintza komunitarioari eta bizitzari eusten diotenak.

 

Egin bat kanpaina osoarekin gure elizbarrutian. Caritaseko pertsona, talde eta zentroei proposatu nahi diegu honako jarduera egiteko, urriaren 11ra 

 

  1. LAN DUINAREN ALDEKO ELIZA EKIMENAREN MANIFESTUA irakurtzea: LAN DUINAREN ALDE MUGITZEN GARA, maila indibidualean zein taldean (une honetan mantendu beharreko segurtasun-neurriak errespetatuz) Dokumentua erantsi dizuegu PDF formatuan.
  2. Hausnarketa eta otoitzerako momentu bat hartzea.
  3. Inguruan kale-ekintza bat egitea. Pertsona edo talde bakoitza (neurriak errespetatuz) urriaren 7an ibiltzera edo korrika egitera irtengo da “Lan duinaren alde mugitzen gara” dortsalarekin. Erantsitako pdf dokumentuan daukazue, inprimatzeko.Oinez edo korrika zenbat kilometro egin ditugun eta zenbat pertsonak parte hartu dugun apuntatu eta partekatu beharko dugu, pastoralobrera@bizkeliza.org helbidean edo WhatsApp bidez: 605 764 775. Bidali ezazu argazkia.

Kanpaina digitalaren parte moduan, egunaren amaieran lan duinaren alde denon artean egindako kilometro kopurua partekatuko dugu.

 

Parte hartu ekimen honetan: LAN DUINAREN ALDE MUGITZEN GARA”

#bizitzazaintzen #cuidandolavida

 

MANIFESTURAKO LINKA

DESKARGA DAITEKEEN DORTSALA

GOTZAINEN GUTUNA

GOGOETA EGITEKO ‘AIZU’ ARGITALPENA

 

Leave A Comment