Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

LAGUNTZA BIKOITZA

BIZKAIAN
“Errenta Aitorpenean”, eman LAGUNTZA BIKOITZA: Markatu C laukitxoa

2014ko Errenta Aitorpenaren (PFEZ) kanpaina dela-eta, Cáritas Bizkaiak zergadunei gogorarazi nahi die “C” laukitxoa markatzearen garrantzia:

C- ‘Eliza Katolikoaren sostengurako eta beste helburu batzuetarako laguntza ematea’.

“C” laukitxoaren bidez, aldi berean eta kostu gehigarririk gabe, zure zerga-oinarriaren %0,7 Elizaren ekintzara bideratzen duzu eta beste %0,7 beste gizarte-helburu batzuetara. Horren bidez, Cáritasek eta beste erakunde batzuek beren gizarte-lana finantzatzeko fondoak jasotzen dituzte.
Gogoan izan: “Errenta Aitorpenean” zure zergen %1,4ren xedea erabaki dezakezu (%0,7 Gizarte-helburuak + %0,7 Eliza Katolikoa), C laukitxoa markatuz.

“FAQ”: Ohiko 6 galdera PFEZren bidezko zerga-esleipenaren inguruan (Bizkaian)

1. Egia al da “C” laukitxoa markatuz laguntza bikoiztu egiten dela?
Bai.
“C” laukitxoa markatuz %0,7a Eliza Katolikoaren sostengu ekonomikorako ematen da eta beste %0,7a gizarte-helburuetarako; hau da, %1,4 bideratzen da.

2. Eta niretzat kosturen bat dakar?
Ez. Ez dakar inolako kosturik. Zuk erabakitzen duzu zure zergen %1,4ren xedea.

3. Eta “D” laukitxoa markatzen badut (“Aurreko bat ere ez”)?
Zure zergak berberak dira baina Ogasunak dagokion zenbatekoa bideratuko du Estatuko aurrekontu orokorretako beste partida batzuetara.

4. Zergatik da ona “C” laukitxoa markatzea?
Horrela, zure zergen portzentaje bat bideratu dezakezulako Elizaren beharrizanak estaltzera, pastoraltza eta karitate lanak babestuz.
Eta beste portzentaje bat gizarte-erakundeetara, gure inguruan eta herrialde pobretuenetan beharrizanak estaltzeko proiektuak garatzeko.

5. Cáritasek jasotzen al du zerbait Eliza Katolikoaren eta Gizarte-helburuen aldetik?
Bai. Cáritas Eliza Katolikoaren zati funtsezkoa da, eta gainera, gizarte-erakundea den heinean fondoak jasotzen ditu Gizarte-helburuen laukitxotik.

6. Aitorpena eginda jasotzen badut, adierazi al dezaket “laukitxo aldaketa”?
Bai. Ogasunari jakinarazi ahal diogu “C” laukitxoa markatu nahi dugula, eta aurretik adierazitako arrazoiengatik, komenigarria da egitea.

Leave A Comment