Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

LAGUNDU BOLUNTARIO GISA

Boluntarioek oso argi erakusten dute honako esaldiaren zentzua: “Doan hartu duguna doan eman behar diegu besteei”.

Boluntariorik gabe ez dago Cáritasik. Beraz, boluntarioek izan behar dute gure erakundearen muina, prestakuntza egokia jaso behar dute eta erabakiak hartzerakoan parte hartu.

Cáritas Bizkaian boluntario gisa aritu nahi baduzu, beharrezkoa da aurrez aurreko hiru saiotan parte hartzea. Bakoitzak ordu ta erdiko iraupena du eta lehen eskutik ezagutuko duzu zein konpromiso hartzen diren gure erakundean boluntario gisa lanean hasteko.

Lourdesi (944020072/ lfernandez@caritasbi.org) edo Amaiari (944020081/ aruiz@caritasbi.org) deitu; edo ondoren agertzen den formularioa bete, bai izena emateko, baita informazio gehiago eskatzeko ere. Saioen ostean, elkarrizketa pertsonal bat izango dugu, elkar ezagutzeko eta erakundean lanean hasteko aukera baloratzeko.