Pobreziaren kausen eta ondorioen inguruan sentsibilizatzen dugu, kontzientzia hartzea eta jarrera-aldaketa sustatzeko.
Aurtengo Garizuma, konbertsio pertsonal eta komunitarioko garaia den aldetik, une egokia da Frantzisko aita santuak “guztion etxea” zaintzeko egiten digun deiari erantzuteko.
Guztion etxe hori ama lurra da, bertan bizi garen lagun guztion etxea. Eta mundu-mailan bera zaintzea bakoitzak gauden tokitik egunero banaka egiten ditugun keinu eta erabaki txikien mende dago.
Presta dezagun Garizuma, bizi garen mundu naturala eta soziala zaintzea gogoan edukirik, pobreziaren aurkako apustua eginez gauza zehatzetatik abiatuta. Eta egin dezagun elkarrekin, gure bizilagunekin, gure parrokia-elkartearekin, Caritaseko boluntariotzako gure lankideekin, gure familiarekin, gure proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin…; izan ere, elkartasun eta elkarbizitza horretatik gure ingurunea hobetzeko moduko ideiak eta proposamenak sor daitezke.
2024
2023
2023
2023
Partekatu zure sarea. Ez utzi estaldurarik gabe gera daitezen