Gaztelania | Euskera

KRISIARI ERANTZUTEKO PRAKTIKA EGOKIEN INGURUKO SARIA

 

Martxoaren 17an EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Klubaren Praktika Egokien Sariak eman ziren.  

 

Online egin zen ekitaldia, eta krisi garaian egokitzeko modu berritzaileen inguruko 6 praktika egoki aipatu dira:

  • A&B Bioteknologia Laborategiak: Bezeroengandik gertu egoteko eraldaketa digitala.
  • Arteman Komunikazioa: Ganaduaren enkante birtuala: Lehenengo sektoreko mugarria.
  • OSI Donostialdea-OsakidetzaArreta-erantzun arina eta ezagutza berriaren kudeaketa.
  • Axular LizeoaMatrikula 2.0
  • Imatek-Ingurumena Advanced Technologies:  ioT konponbideak jarduera, hondartza eta garraio publikoetan Covid-19aren kontrol eta prebentzioa burutzeko.
  • Bilboko Elizbarrutiko Caritas: Teknologia pertsona babesgabeenen eskura jartzea, inor atzean ez geratzeko.

Oraingo honetan, Caritas Bizkaiak eta Arteman Komunikazioak jaso dituzte Praktika egokien inguruko Euskalit Saria.

Mila esker gure egokitzapen teknologikoa praktika egoki moduan baloratzeagatik. Horrek indarra eta animoa ematen digu lanean jarraitzeko, izan ere, badakigu gure arreta jasotzen duten pertsonek kalitatezko zerbitzua merezi dutela. Jasotako errekonozimendu hau gure oinarri sozial osoari zabaldu nahi diogu, denbora honetan egindako ahaleginagatik: Boluntarioak, laguntzaileak, bazkideak, dohaintza-emaileak eta langileak. Zorionik beroenak Arteman Komunikazioari eta praktika egokiengatik errekonozimendua jaso duten gainerako erakundeei.

 

Leave A Comment