Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

KONTZERTU SOLIDARIOA Caritasen alde

KONTZERTU SOLIDARIOA Caritasen alde (Jantoki sozialen alde): 

Leioa Kantika Korala >> “kaleido”

Apirilak 22 – 19:30 – Sala BBK-n – #Bilbo 

14 € – Sarrerak: Sala BBK, Telekak BBK & www.bbk.es

Antolatzailea: Astintze 53/70 + Udal Musika Eskola LEIOA.

 

Leioa Kantika Korala

Leioa Kantika Korala, Basilio Astulez-ek zuzendua, nazioartean ospe handieneko haur-abesbatzen artean dago. Europan, Amerikan eta Asian laga du bere aztarna artistikoa egin dituen kontzertu, jaialdi, itzuli, sari eta disko, irrati eta telebistako grabazioen bidez. Maila artistiko bikaina du, soinu eta musikaltasun harrigarria, programazio berritzailea,… eta bere koreografiak ere koloretsuak eta dinamikoak dira.

Moldakortasuna eta askotarikotasuna dira agian Kaleido-ren ezaugarri nagusiak. Musika sakrotik profanoraino, musika herrikoia, Europakoa, Baltikokoa edo Asiakoa agertzen dira Leioa Kantika Korala-ren musika-unibertsoa osatzen duten askotariko kolore eta formen mosaiko honetan.

Oso goi-mailako eta berezitasun handiko kontzertu korala da, BBKren laguntza estimagarriaz Astintze 53/70 elkarteak antolatua, Bizkaiko Caritasen alde.

Leave A Comment