Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Konpromiso Kristauak krisiaren aurrean

Ekonomia pertsonen zerbitzuraKonpromiso Kristauak krisiaren aurreanAdiskide agurgarriak:

Eliza barruko hainbat erreferentziatako Bizkaiko kristau talde batek, gaur egungo krisi egoeraren aurrean, jarrera proaktiboa hartzea eta gure gizartearen balioak aldatzeko ekarpena egitea erabaki dugu.

Sistema sozioekonomikoan aldaketa sakonak egin behar direla eta bidegabekeriak salatu behar ditugula uste dugu.

Baina, horretaz gain, uste sendoa dugu norberak horretan duen erantzukizun maila onartu behar dugula eta gure jokabide pertsonalaren eremuan JARDUN behar dugula, gure esku dauden aldaketak sustatzeko.

Horri buruzko gogoeta egin dugu, eta ondorio gisa atera dugu, bultzatzen ahaleginduko garen egiturazko aldaketez gain, gure fedearekin koherenteak diren herritarren jokabideen eta jokabide solidarioen eremuan lidergoa hartu behar dugula, nahiz eta haize-kontra joan.

Hasteko, ekonomiaren eremuan konpromiso hauek hartu nahi ditugu:

  1. Hilean soldata/pentsio egun bat ematea pertsona kaltetuenen alde.
  2. Astean 2 edo 3 orduz lan boluntarioa egitea “gizartea eraldatzeko” zereginetan, bereziki pobretutako pertsonen beharrez kezkatzen diren eta eredu sozioekonomiko bidezkoagoaren eta gizatiarragoaren alde lan egiten duten erakundeetan.
  3. Zergadun arduratsu gisa jardun, zerga guztiak iruzurrik edo lege-amarrurik gabe ordaindu, eta BEZa ordaintzeko faktura eskatu beti.
  4. Banku etikoan edo gizartearekin konpromiso handiagoa duten erakundeetan aurreztu.
  5. Urtean bi aldiz gutxienez Bidezko Merkataritzako, Merkataritza Ekologiko edo Solidarioko denda batera joan.
  6. Diru-laguntzak edo bestelako laguntza publikoak sustatu, modu arduratsuan erabiliz, benetan beharra duten guztiengana irits daitezen.

Honi erantsitako “Ikusi”, “Epaitu” eta “Jardun” materialean azaltzen dugu hori guztia.

Blog bat ere prestatu dugu (http://cristianosantecrisis.blogspot.com), kanpaina honi buruz ditugun iritziak edo esperientziak partekatzeko edo, besterik gabe, kanpainari buruzko informazioa jasotzeko. Zuzenean parte hartzeko, lau aukera daude:

  • Blogaren jarraitzaile gisa izena ematea (horretarako, blogeko eskuineko zutabearen beheko aldera joan behar da, “leku honetan parte hartu” jartzen duen tokian klik egin, eta zure posta-helbidearekin eta pasahitzarekin izena eman, modu publiko edo pribatuan, nahi duzun moduan);
  • Facebook (F) edo Twitterreko (T) orrialdeen bitartez, blogaren goiko aldean, eskuinean, dagoen estekari jarraituz;
  • Goiko aldean, eskuinean, “JARRAITU” atalean, zure helbide elektronikoa sartuz eta jarraitzaile bihurtuz, informazioa bidal diezazugun; edo –azkenik–
  • Helbide elektroniko honen bitartez: cristianosantecrisis@gmail.com

Espero dugu zuen iritziak eta parte-hartzea jasotzea. Besarkada handi bat,

“Kristauen konpromisoak krisiaren aurrean” diptikoa hemen.

Eskerrak ematen dizkizugu aurretik zure laguntzagatik (eta bidaltzen dizkiguzun ohar edo iradokizunengatik), eta har ezazu gure agurrik beroena.

“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” ekimenaren talde sustatzailea

cristianosantecrisis@gmail.com

Leave A Comment