Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Keinu publikoa/Lan Duinaren Munduko Eguna

Urriaren 7an Lan Duinaren Munduko Eguna izango da. Elizaren barruko hainbat erakunde elkarrekin ari dira lanean eskubideen eta lan duinaren aldeko defentsan. Era berean, hainbat gizarte erakunde eta sindikaturekin bat egin dute, lanean pertsonen duintasuna errespetatu dadin: “#iglesiaporeltrabajodecente”. 70 erakundek baino gehiagok babestutako ekimena da.

Egun horretan bereziki gogoan hartu nahi ditugu lanik ez daukaten pertsonak, beren lana galtzeko arriskuan daudenak edo baldintza prekarioetan lan egiten dutenak. Gure ingurura begiratuta, ikusten dugu enpresa batzuk ixteko bidean daudela, EEEak martxan jarri dituztela… horrek familia askori eta eskualde osoei ere eragiten die, ziurgabetasun handia sortuz. Hori dela eta, enplegu politikak eskatzen ari dira.

Frantzisko Aita Santuak argi esan zuen (2015): “Ogibidea eta lanaren duintasuna kentzen dizkiguna da pobrezia materialik okerrena”. “Gazteen langabezia, informaltasuna eta lan eskubideen gabezia ez dira halabeharrezkoak, aurretik hartu dugun aukera baten ondorio dira; hau da, etekinak pertsonen aurretik jartzen dituen sistema ekonomiko batena”.

Ekimen honekin bat egin dezazuen, sentsibilizatu zaitezten eta ingurukoak ere sentsibilizatu ditzazuen animatu nahi zaituztegu: Kartel bat jarri, otoitz egin, eskaera bat adierazi… eta Keinu Publikoarekin bat egin. URRIAREN 6an IZANGO DA, SESTAOKO KASKO PLAZAN, 19:00etan. ETOR ZAITEZTE!

Denok egin dezakegu zerbait gure erakunde, parrokia eta konpromiso lekuetatik. Lan duinaren defentsa funtsezkoa da pertsona eta familien errealizaziorako.

Manifestua deskargatu

Leave A Comment