Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Justiziaren alde lanean

Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte duin bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta sortuko ditu Cáritas Bizkaiak 2014-2015 ekitaldirako lau kanpainak.

DUINTASUNerako bidea, ESKUBIDEAK!

IKUSI:
Azken urteotan pobrezia, gizarte-bazterkeria, desberdintasun eta langabezia tasak hazi krisi ekonomiko baten ondorioz, baina horrek balioen krisia ere ekarri du. Horren ondotik, mahai gainean jarri da planteamendu hau: pertsonon duintasunak berezko dituela giza eskubideak.

Horrela izanik, enplegu duina, etxebizitza, osasun-zerbitzuak, hezkuntza, bizi-maila egokia eta bizirauteko baliabideak, doako laguntza juridikoa, elkartzeko eskubidea eta bestelako eskubide batzuk zalantzan jartzen dira, nazioarteko eta nazio mailako legeetan aitortuta egon arren.

Gainera, eskubide horiek gauzatzen dituztenen eta ez dituztenen arteko desberdintasuna egoteak gizarte bidezko eta kohesionatua eraikitzeko zailtasun handiak jartzen ditu.

EPAITU:
“Zoriontasunak” (Mt 5,3-12), Jesusen mezuaren ildoetako bat dira, eta honela esaten dute: “Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege”. Aldiz, “Samariar Onaren” parabolak (Lk 10,25-37) esaten digu zein jarrera eduki behar dugun hurkoarekiko; batez ere okerrago daudenekiko. Zirkulua “Nazioen Auziarekin” ixten da (Mt 25,31-46): “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten.”

Era berean, orain dela gutxi Francisco Aita Santuak emandako “Evangelii Gaudium” aholkuaren hainbat paragrafok (53, 54, 192, 202…) horrek inguruko gakoak ematen dizkigute.

JARDUTEA:
“Zer egin dezaket nik … ?”:

  • Adierazi elkartasuna ahulenei, gehien sufritzen ari direnei.

“Nola … ?”:

  • Hautsi pertsona pobretu eta desberdineko estereotipo eta aurreiritziak … gogoratu hurkoak direla “ARGI IBILI! – NO TE enCALLES” ekintza. Cáritas Bizkaia.
  • Parte hartu aktiboki boluntario gisa, salaketaren bidez, besteekin elkartuz …
  • Defendatu eskubide sozialak (enplegua, etxebizitza, hezkuntza, osasuna …); aldarrikatu giza eskubideak direla, bereziki horiek gauzatzeko zailtasunak dituztenen alde.
  • Etab.
Leave A Comment