Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Incorpora Euskadi Akordioa

INCORPORA EUSKADI AKORDIOA

Aurten ere, Incorpora Euskadi taldeak Incorpora Euskadi Akordioa sinatu du. Urtarrilaren 9an izan da, Donostia-San Sebastianen. Incorpora sareko gizarte erakunde laguntzaile guztietako ordezkariak bertaratu dira ekitaldira, eta, horietaz gain, La Caixa Fundazioko Josep Oms taldeko tutorea eta Incorpora Euskadi Koordinakundeko Marivi Ullate, Caritas Bizkaiakoa. Gainera, programaren ildo bakoitzaren barruan Incorpora Euskadi programan parte hartzen duten teknikariak ere bertaratu dira. Honakoak dira lan-ildo horiek: Lan bitartekaritza, Reincorpora Programa, Incorpora Prestakuntza, eta Autoenplegua. Caritas Bizkaia programa sortu zenetik ari da laguntza ematen; 14 urte dira dagoeneko. Gainera, Euskadin programa honen koordinazioa egiten duen erakundea da.

Leave A Comment