Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

II. Bikaritzako urteroko Topaketa

Apirilaren 19an II. Bikaritzako Kristau Komunitatearen Urteroko Topaketa izan zen (Enkarterri eta Villaverde harana) Bikaritzako Caritasek antolatuta.

Alonsotegi eta Lanestosa arteko 100 pertsona inguru bertaratu ginen hitzordura, lelo honen pean: “ZURE AHALEGINA, DENON ATSEGINA; ABERATS GAITZAZU ZURE PRESENTZIAZ”. Gai horren inguruan landu dira ekitaldi honetako Caritasen lau kanpainak, horien bidez egi nahi diren lau gonbidapenekin batera:

BAGARELAKO NAIZ, partekatzen dugulako, elkarri laguntzen diogulako eta konpromisoa hartzen dugulako.


Marian Sobrino aholkulariaren agurrak topaketari hasiera eman zion. Ostean, Kerman Lópezek gidatutako otoitza egin genuen, lurraldeko apezpiku bikarioa. Otoitzaren amaieran, geure egin genituen aurretik aipatutako lau gonbidapenak, “gure esku baitago” hala izatea.

Ondoren, Caritaseko boluntarioen bideo bat jarri genuen aurkezpen gisa, eta horren ostean zuhaitz batean eta bere estalduran oinarritutako dinamika bat burutu genuen. Adar lehorreko zuhaitz batean “udaberria sortzen” hasi zen, proiektu bakoitzak jarritako hosto berdeari esker. Era berean, hostoan agertzen ziren testuak eta irudiak azaltzen joan ziren parte-hartzaileak, ideia eta sentimenduak adierazteko.

Badakigu Bilboko Elizbarrutiko Caritasen proiektu eta zerbitzu guztiak ez daudela bikaritzan presente; beraz, azken horiek ikusarazteko hosto marroi bat jarri genuen.

Pasa den asteburuan parrokietan garatu den Ekonomia Solidarioaren inguruko kanpainari jarraipena emateko asmoz, Lapiko Catering-eko ordezkariak izan genituen gurekin: Nekane Narbaiza, gerentea; eta Babacar Sall, langileetako bat. Nekanek azaldu zigun zein izan den gizarteratze-enpresa horren jatorria eta ibilbidea eta Babacarrek langile gisa izandako bizipenak kontatu zizkigun. Amaieran, luncha izan genuen, enpresa horren kontura, noski, beren egitekoarekin bat egiten dugulako.

Topaketak aukera eman zigun bikaritzako parrokietan boluntarioek egiten duten lan handia ezagutu, ikusarazi, mahai gainean jarri eta balioa emateko. II. Bikaritzako kristau komunitate osoari zuzendutako topaketa izan zen eta Bizkaiko Elizbarrutiaren partaide sentitu ginen, inoiz baino gehiago.

BIKARITZA IZATEN JARRAITUKO DUGU!!!

Aldarri hori egin genuen amaitzeko, etxeratu aurretik. Hurrengo urtera arte!

Leave A Comment