Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

HITZARMENA OLATIC ENPRESAREKIN

Zerbitzu informatikoen Olatic enpresak hitzarmen bat sinatu du Caritas Bizkaiarekin, Hontza proiektuari laguntza ekonomikoa emateko. Urtarrilaren 19an egon ziren bisitan eta erakunde osoko aplikazio informatikoen inguruko aholkularitza eman ziguten.

Jordi eta Juanjo Bastús Hontzan egon ziren eta euren begiz ikusi ahal izan zuten nolakoa den adikzioak dituzten etxerik gabeko pertsonentzako baliabide hori, eta  zein garrantzitsua den pertsona horien duintasuna mantentzeko.

Bestalde, tresna informatikoak ezinbestekoak dira gizarte esku-hartzerako, eta, horiei esker, kalitatezko zerbitzu bat eman eta gure eguneroko lana burutu dezakegu.

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu Olatic enpresari, gure lanari egindako aitortzagatik eta laguntza ematen diegun pertsonekiko elkartasunagatik.

Leave A Comment