Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Hitzarmena “Janari Txartelak”

CARITAS BIZKAIAK, EROSKI FUNDAZIOAK ETA LABORAL KUTXAK LANKIDETZA HITZARMENA BERRITU DUTE BESTE URTE BATEZ CARITASEK LAGUNDUTAKO PERTSONEI “JANARI TXARTELAK” EMATEKO

Caritas Bizkaiak arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei, zirkuitu “normalizatuetan” oinarrizko kontsumo produktuak eskaintzen jarraitzeko

  • Hiru erakundeek elkarlanarekin eta gizartearekin duten konpromisoa indartu dute berriz ere. Aliantza honekin duela zortzi urte baino gehiago martxan jarri zen proiektua berritu dute. Horri esker asetzen dituzte Caritas Bizkaiak laguntzen dituen gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta familien beharrak.
  • Janari txartelen bidez, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak estaltzeko aukera dute, laguntza-prozesuaren barruan duintasuna mantendu eta aukeratzeko askatasuna emanez.
  • EROSKIK eta LABORAL KUTXAK elkartasun ekintza honetarako azpiegitura jartzen dute eta gainera diru-ekarpen osagarria egiten dute, Caritas BIZKAIARENAZ gain.
  • CARITAS BIZKAIAK, bere aldetik, harreran bere “gizarte-ekintza” ereduari jarraiki artatzen dituen familien artean banatuko du. Baliabide hori, egoerarik zailenetan dauden familientzako ohiko oinarrizko beharrak asetzeko laguntzei gehituko zaie.
  • Janari txartelak EROSKI kooperatibaren Bizkaiko edozein saltokitan trukatu daitezke.

Gainera, datozen hilabeteetan “DIRU-ZORRO TXARTELA” ezartzen joatea aurreikusi da, tresna duinagoa eta normalizazioan lagunduko duena. Apurka-apurka egungo sistema ordezkatuko du.


Bilbon, 2017ko abenduaren 13an – CARITAS BIZKAIAK, EROSKIK ETA LABORAL KUTXAK berriro lagunduko diete –gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan- oinarrizko beharrizanetarako baliabiderik ez dutenei. Helburu horretarako, lankidetza hitzarmena berriztatu da, aurrez 2009an sinatua. Horren bidez “janari txartelak” emango zaizkie Caritas Bizkaiako Harreretan artatutako pertsonen artean irizpideak betetzen dituztenei; txartel horiek EROSKI kooperatibaren Bizkaiko edozein establezimendutan trukatu ahal izango dituzte.

Elkartasun ekintza honetarako beharrezkoa den azpiegituraz gain, EROSKIK eta LABORAL KUTXAK aparteko diru-ekarpena egingo diote Caritas BIZKAIARI proiektu honetarako.

Helburu nagusia zera da: Caritas Bizkaiak arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei oinarrizko kontsumo produktuak “normalizatutako” zirkuituen bidez eskaintzea; hala ere, proiektu honen bidez -2009an martxan jarri zenetik-, oinarrizko beharrizanak asetzeko bidea normalizatu nahi da; ez, ordea, asistentzia hutsaren ikuspegitik, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak integratzeko eta gizarteratzeko prozesu zabalagoetan txertatuta baizik.

Janari Txartelak:

“Janari Txartelak” emateko eta kontrolatzeko prozesuan inplikatuta dauden alderdi guztiek hartzen dute parte. Alde batetik, Caritas BIZKAIAK bere harreretan laguntza eskatzen duten pertsonei edo familiei buruzko informazioa jasotzen du, ezarritako baldintzak betetzen dituzten jakiteko. Harreretako boluntario taldeek eskaerak jaso eta onuradunak onartu ondoren, erakundeko gizarte langile batek prozesu guztiaren jarraipena egiten du, ekimen honek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko.

EROSKIK, bere aldetik, proiekturako diru-ekarpena egiteaz gain, bere sistema informatikoak jarriko ditu, oinarri-oinarrizko elikagaiak eta higiene produktuak soilik trukatu ahal izateko.

Azkenik, LABORAL KUTXAK, diru-ekarpena egiteaz gain, finantza-egitura jarriko du proiektu honen zerbitzura Bizkaia osoan.

“Janari txartelek” 30 eta 50 euro bitarteko balioa izango dute, eta iraungitze-data sei hilabete eta urtebete bitartekoa izango da, eta Caritas Bizkaiak zigilua jartzeaz gain, Caritasen “desbideratze agiria” izango dute erantsita, pertsonaren datuekin.

Hilean 60 eurotik 110era bitarteko laguntzak izango dira familia bakoitzeko –familiako kide kopuruaren eta egoeraren arabera-, gehienez ere sei hilabeterako, eta salbuespenezko kasuetan bakarrik luzatu ahal izango dira. Caritas Bizkaiak baloratuko du –bere harreren bidez- familia bakoitzaren egoera, baldintzak betetzen ote dituen jakiteko eta -betetzen baditu- laguntzaren zenbatekoa zehazteko.

Txartelak elikadura eta higiene arloko oinarrizko beharrizanetarako produktuak erosteko soilik izango dira; gainerako produktu guztiak, beraz, salbuetsita daude.

 

“DIRU-ZORRO TXARTEL” BERRIA EZARRIKO DA APURKA-APURKA:

Gainera, datozen hilabeteetan “DIRU-ZORRO TXARTELA” ezarriko dela aurreikusi da. Sistema moderno eta erraza da, eta gainera, aipatutako tresna are gehiago duintzeko aukera emango du, gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonek erabiltzeko. Tresna berriak paperezko txartelak ordezkatuko ditu apurka-apurka.

 

CARITAS BIZKAIA:

Caritas Elizbarrutiaren gizarte eta karitate erakundea da, eta Bizkaia osoan bazterkeria arriskuan dauden pertsonei laguntzea du helburu. Horretarako, gizarte esku-hartzerako arlo desberdinak ditu: harrera, arropa, familia-gizarteratzea, haurtzaroa, edadetuak, laneratzea (enplegua), etxerik gabeko pertsonak, adikzioak, zerbitzu juridiko eta psikologikoak, etab. Horrez gain, nazioarteko kooperazioa, komunitate-animazioa, sentsibilizazioa, boluntariotza, ikerketa… Nolanahi ere, Caritasen azken helburua bat eta bera da orain dela 50 urte sortu zenetik: Justiziaren alde lan egitea; gure gizartea eraldatu eta gizarte justuagoa lortzea, berdintasunean eta anaitasunean oinarrituta, non pertsona guztiek –bazterkeriarik gabe- beren lekua izango duten.

2016ean, Caritasek bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden ia 11.000 pertsona eta familia artatu zituen Bizkaian; 2007an krisia hasi zenetik, %50 hazi da, batez ere –urte hauetan- premiazko laguntza eskarietan  (janaria, arropa, etxebizitza…) eta enpleguan. Gainera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoerak kroniko bihurtzen ari direla salatu nahi dute.

 

EROSKI:

EROSKI izaera kooperatiboko lehen banaketa taldea da Espainian eta elikadura-banatzaile nagusia Bizkaian. Kontsumo kooperatiba den heinean, EROSKIREN helburua ere bada gizarte bidezkoago eta kohesionatuago bat lortzen laguntzea, osasun eta ongizate kuota handiagoekin. Jarduera honen zati handi bat EROSKI Fundazioaren izenean egiten da, gizarte ekintza arloko hainbat ekimenen bidez, hala nola elikadura osasungarriaren, kontsumitzaileen prestakuntzaren, iraunkortasunaren eta elkartasunaren arloan.

 

LABORAL KUTXA:

LABORAL Kutxa Mondragon Korporazioaren barneko kreditu kooperatiba bat da eta 50 urtetik gorako historia dauka. Finantza arloko jarduerak burutzen ditu, 1.200.000 familia eta enpresari baino gehiagori produktu eta zerbitzuak eskainiz. Bere oinarriak honakoak dira: soldata arloko elkartasuna eta langileek kudeaketa lanean parte hartzea; izan ere, azken horiek erakundearen jabe-bazkideak dira. LABORAL Kutxak urteko etekinen %25a inbertitzen du berriro ere gizartean, gutxieneko eskakizunen oso gainetik dagoen kopurua. Garatzen duen askotariko gizarte-lanaren barruan, “Gaztenpresa” fundazioa aipatu behar dugu; izan ere, 1994an sortu zenetik, 4.100 enpresa eta 7.300 enplegu sortzeko laguntza eman du. Informazio gehiago duzu eskuragarri hemen: www.laboralkutxa.com

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Honakoek sinatu dute hitzarmenaren berriztatzea:

  • CARLOS BARGOS CUCÓ Jauna, Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko
  • ALEJANDRO MARTÍNEZ BERRIOCHOA Jauna, Eroski Fundazioko Zuzendaria
  • JOSÉ RAMÓN TARANCO Jauna, Laboral Kutxako Gizarte-Ekintza Zuzendaria.

 

 

 

Leave A Comment