Gaztelania | Euskera

Haitiko 2021eko lurrikara

Gehienok ikusi edo irakurriko zenuten komunikabideetan: Haitiko hego-ekialdean Richter eskalako 7,2ko graduko lurrikara bat izan zen larunbatean, abuztuak 14.

Gure konfederazioak hain maite duen herrialde hori berriro izan da hondamendi natural baten biktima. Momentuz, 1.300 pertsona inguru hil dira, eta 5.900 baino gehiago zauritu, baina zifra horiek datozen asteetan gorantz egingo dutela aurreikusten dugu.

Lurrikara honek hainbat krisiren erdian harrapatu du Haiti.

Azken bi urteetan blokeo politikoa bizi izan dute, eta hutsune handiak daude aginteari dagokionez, bai nazio mailan, baita eskualde mailan ere. Krisi politikoak goia jo zuen Jovenel Möise presidentearen hilketarekin, 2021eko uztailean.

Testuinguru horretan heldu zen Covid19aren pandemia ere, eta prebentzio, itxialdi eta konfinamenduaren inguruko neurriekin lotutako krisi ekonomikoa. Ondorio sozio-ekonomikoak handiak izan ziren, eta elikadura arloko ziurtasunik eza eta desnutrizio arazoak areagotu egin ziren. Herritarren % 40 baino gehiago bazeuden ziurtasunik gabeko egoera horretan, lurrikara izan den unean.

Datozen asteetan egoera horrek okerrera egingo duela aurreikusi da, eta jende asko lekualdatu beharko dela.

11 urte pasa dira 2010eko urtarrilaren 12an lurrikara izugarri batek Haiti kolpatu zuenetik. Orduko hartan, 300.000 pertsona hil ziren, milioi bat baino gehiago geratu ziren etxe gabe, eta beste bi milioi lekualdatu behar izan ziren.

Caritas konfederalak eta Las Cayeseko Elizbarrutiko Caritasek 2016tik daramagu Hegoaldeko departamentuan lanean, hori izan baitzen lurrikarak gehien kaltetu zuena, eta urte hartan Matthew hurakanaren ondorioak jasan zituena. Ordutik, hurakanaren ondorioak arintzeko eta Hegoaldeko herritarren elikadura ziurtatzeko proiektuak burutzen aritu gara.

Emergentzia honetan ere, Caritas Les Cayes lehen momentutik ari da lanean, sortzen ari diren beharrizanei erantzuna emateko; batez ere, herritarrentzako aterpea eta edateko ura. Oraingoz ezin dizuegu egoeraren txosten osorik eskaini, datuak jasotzeko lanean ari baitira. Datozen egunetan informazio gehiago eman ahal izatea espero dugu.

Les Cayeseko elizbarrutiko pertsonarik babesgabeenen aldeko elkartasuna bideratzeko kanpaina bat ireki dugu:

Diru-sarreraren kontzeptua: HAITÍ

Kontu zenbakiak

FIARE Banca Ética:  ES52 1550 0001 20 0002699726       

BBK-Kutxabank:       ES85 2095 0119 91 3830633699

Laboral Kutxa:          ES59 3035 0134 45 1341043873

La Caixa:                    ES97 2100 8686 80 0200004806

BBVA:                        ES92 0182 1290 34 0201518634

 

 

Leave A Comment