SAILAK
Animazio Komunitarioa / Elkarte sustapena
Eliza Komunitatean eta gizarte eremuan gizarte eta karitate ekintzan lagundu eta berau sustatzen du, lurralde bakoitzean boluntariotzaren konpromisoa sustatuz.
Boluntariotza
Caritas doakotasunean eta komunitate-, anaitasun- eta elkartasun-konpromisoan oinarritutako boluntariotza erakunde bat da. Caritasek boluntarioen parte-hartzean laguntzen du eta hori ahalbidetzen du, gizarte bidezkoago, parekideago eta solidarioago bat eraikitzeko.
Ezagutza, Ikerketa eta Plangintza kudeatzea
Esku-hartzeak hobetzeko prozesuak sustatzen ditu tresna, teknika eta baliabiderik egokienak arloko eskura jarriz. Datuen informatizazio eta kudeaketa oso koordinatzen du, baita ebaluazio-programazio sistematika eta plangintza estrategikoaren prozesua ere.
Prestakuntza
Pertsonen kudeaketa eta garapen sailak Caritaseko eragileen prestakuntza integralean laguntzen du (arlo intelektual, afektibo, sozial eta espiritualean): boluntarioak, kontratatutako pertsonak eta laguntzaileak. Helburua gure nortasunaren izenean balioak eta jarrerak sustatzea eta komunitatea eraikitzea da
Sentsibilizazioa eta Komunikazioa
Caritasek duen suspertzaile izaera pizten du, gizartea sentikor bihurtuz gizarte-bazterkeriaren aurrean, horren arrazoien eta ondorioen inguruan, eta sentsibilizazio taldeei laguntza ematen die herri eta auzoetan egiten diren kanpaina instituzionaletan, beren kanpaina propioak eginez eta beste proiektu batzuei sostengua emanez. Salaketa profetikoa sustatzen du, mundu bidezkoago bateranzko eraldaketa sozialerako tresna bezala.
Gizarte-oinarria
Caritasen egitekoa bidera irtetea da, konpromiso serio, sistematiko eta berritzaile batekin, bere gizarte-oinarria garatu eta handitzeko. Bere ekintzaren hartzaileak hauek dira: Kristau komunitatea, bazkideak, fundazioak, enpresak eta gizarteko beste eragile guzti horiek, herritartasunaren egiteko bat gizarte-erantzukizunez betetzeko asmoz.