Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Materialeak

Al loro con los rumores (castellano) Ez esan lorokeriarik! (euskeraz) Guía de los tópicos a la realidad
Frena el rumor Conocemos los estereotipos y prejuicios Atzerriko emakume etorkinak EAEn
El Gran Torino Crash The Visitor Territorio prohibido
El Gran Torino style= Crash The Visitor Territorio perdido
Jatorrizko titulua: Gran Torino
Urtea: 2008
Iraupena: 116 minutu
Herrialdea: AEB
Walt Kowalski (Clint Eastwood), Koreako gerrako beteranoa da, automobilen sektoreko langile erretiratua, eta duela gutxi alargundu da. Haren zaletasun nagusia bere altxorrik preziatuena zaintzea da: 1972ko Gran Torino autoa. Gizon zorrotz eta erretxina da, eta inguruan sortzen diren aldaketak onartzea izugarri kostatzen zaio, bereziki bere auzora heltzen ari diren Asiako immigranteen etorrera.
Jatorrizko titulua: Crash
Urtea: 2004
Iraupena: 115 min.
Herrialdea: AEB
Errepide bazterrean, modu basatian eraildako gizon baten gorpua aurkitzen dute. Horren ondorioz, hainbat pertsonen bizitzak gurutzatuko dira Los Ángelesen. Polizia beterano eta arrazista, horren lankide hasiberri eta idealista, distrituko fiskalaren emaztea, dendari irandarra, senar-emazte beltz dirudunak… Pertsonaia horien artean tentsioak sortuko dira, arraza, erlijio eta gizarte auziengatik.
Jatorrizko titulua: The Visitor
Urtea: 2007
Iraupena: 104 minutos
Herrialdea: AEB
Walter Vale (Richard Jenkins), Connecticut-eko unibertsitate-irakaslea New Yorkera doa, eta etorkin-bikote gazte baten bizitzan nahasten da. Manhattango bere apartamentuan bizitzen aurkitzen ditu, ia bisitatzen ez duen apartamentuan alegia. Tarek (Haaz Sleiman), musikari siriarra, eta Zainab (Danai Jekesai Gurira), haren emazte senegaldarra, bertan bizi dira, baten batek apartamentua alokatu zielako, jabea zelakoan.
Jatorrizko titulua: Crossing Over
Género: Drama.
Urtea: 2008
Iraupena: 113 minutos
Herrialdea: AEB
Etorkin ilegalen odiseari buruzko drama, Los Ángelesen bizileku-baimena lortzeko helburuarekin. Max Brogan (Harrison Ford) Estatu Batuetako immigrazio-agentea da. Irandar jatorrikoa den Hamid lankideak bere familiari frogatu nahi die zer garrantzitsua den amerikarra izatea. Abokatu bat saiatzen da terrorismoa leporatu dioten hamabost urteko neska bat deportatu ez dezaten.