Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Ekintza esanguratsuak

  • Ekintza bateratua egitea, etorkinek eta bertakoek dinamizatua (mahai-inguruak, askariak, etab.). Bertan, elkar ezagutzeko eta bestearen gaineko gure pertzepzioak trukatzeko aukera egongo da.
  • Paperontzi batzuk prestatu, “Bota hemen zure aurreiritziak” mezuarekin, eta ondoan, gutun-azal batzuk istorio bat, abesti bat, gutun bat eta abar “oparitzeko”. Horren bidez, jendea sentsibilizatu eta, aldi berean, eskerrak ematen dizkiegu estrategiarekin konpromisoa hartzeagatik.
  • Umeekin ekintza bat prestatzea. Horretan, esaldi batean adierazi beharko dute zer den haientzat etorkin bat (edo antzeko gairen bat), eta erantzunik barregarrienak jasoko ditugu (“El hormiguero” telebista-saioan bezala). Halaber, herrialde desberdinetako ipuinak partekatu daitezke, baita ipuin beraren aldaera desberdinak ere. Desberdintasuna marrazkiekin azaltzea.
  • Otoitz erraz baten proposamena, gaiari buruz. Horien erabilera bultzatzea, proiektuetako, koordinazio eta laguntza talde eta mahaietako bilerak hasteko.
  • Ikur iraunkorra lokaletako sarreretan (itsasargia edo txapa), “beti zaindari” adierazten duena.
  • Bideo Foruma.
  • Parrokia-orrian gaiaren erreferentzia sartzea
  • Gaubeilak, elkarretaratzeak ikurrekin (kandelak, kartelak, etab.)
  • Argazki-erakusketa (plastifikatuak) ibiltaria, estereotipoak apurtzeko.