Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Argi ibili! No te encalles

argi ibili! no te encalles” Bilboko Elizbarrutiko Caritas burutzen ari den estrategia bat da. Helburua etorkinei buruzko estereotipo eta aurreiritziak alde batera uztea da.

Bilboko Elizbarrutiko Caritasen konturatu gara, 2008. urtearen amaieratik hona etorkinekiko gero eta estereotipo eta aurreiritzi gehiago  daudela, gizartean orokorrean eta Caritasen bertan ere; eta Nazioarte Kooperazio eta Migrazioen arloaren izenean hainbat sentsibilizazio-jarduera bultzatzen ari gara, helburu hauekin:

  • Estereotipo eta aurreiritziek betetzen duten funtzioari buruzko hausnarketa egitea eta inkontzienteki gure eguneroko bizitzan nola txertatzen ditugun konturatzea.
  • Estereotipo eta aurreiritzi hedatuenak identifikatzea eta horiek bertan behera uzteko tresnak eskaintzea.
  • Eguneroko bizitzan ditugun diskriminazio-jarrerez ohartzea.

Uste dugu sentsibilizazioa dela hau lortzeko lehenengo urratsa: “begiak ireki, bihotzetik entzun eta gure zentzumenen bidez gertatzen denaz ohartu… eta ageriko egoera horiez konturatu, ahotsa jarri, aditzera eman eta salatzeko(Caritasen Gizarte Ekintzako Eredua). Eta zaindari sare bat sortu nahi dugu; hau da, Bizkaiko lurraldean ekintza esanguratsuetan lagundu eta horiek dinamizatu ditzaketen pertsonak, anaitasunean eta elkarbizitzan aurrera egiteko.

Ezin gara estereotipo eta aurreiritzien harkaitzetan enkailatuta geratu, eta ez gara diskriminazio-hitzen aurrean isilik geratu behar. Eta horregatik, gure konpromisoak elkarbizitzari balioa eman eta zera gogorarazi nahi digu:

“Ez dut nahi arraza, nazionalitate, jatorri etniko, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein faktore ZURE eta NIRE artean sartzerik, zatozen lekutik zatozela ere”.

Argi ibili! No te encalles

Gehiago jakin nahi baduzu, informazioa deskargatu hemen.