Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

ENPLEGU – EKON.SOLIDAR.

Enplegu eta Ekonomia Solidarioa

Gizarte bazterkeria egoeran edo horretarako arriskuan bizi diren pertsonen sustapena garatzeko ekintzak barne hartzen ditu, horien gizarteratzea, enplegagarritasuna eta, ahal dela, laneratzea errazte aldera.

Pertsonen baldintza pertsonal, sozial eta profesionalen hobetze-prozesuak sustatzean oinarritzen da esku-hartzea, enplegu duina lortzeko aukerak ugaritze aldera; betiere, «gizarteratze eta laneratzeko ibilbide integratuak» sustatuz, eta guztiontzako lan duina aldarrikatzera bideratutako parte-hartze komunitarioko ekintzak burutuz.

Horretarako, pertsonei zuzendutako ekintza eta zerbitzu ezberdinak artikulatzen ditu: enplegurako prestakuntza, lan-aurreko tailerrak, lan zein gizarte arloko bitartekaritza eta artekaritza, auto-enplegurako ekintzak, banakako zein taldeko bide-laguntza soziolaborala, lan-merkatuko intzidentzien gaineko prestakuntza … Horretarako baliatu egiten ditu enpresarekiko harremana (prospekzioa eta enpresa-sentsibilizazioa) eta ekonomia solidarioko ekimenen sustapena, enpresa sozial eta solidarioen sustapenari lotuta.

 

NORABIDE:

94 479 28 76

Indautxu plaza z/g (BILBO)

 

CARITASEN ENPLEGU ZENTRO berria:

  • Enplegua bilatzeko tresnak eta laguntza jasotzeko gunea
  • Laguntza eta aholkularitza espezializatua
  • Langile adituak ditu enplegua bilatzeko prozesuan dituzun zalantzak eta zailtasunak argitzeko.

Hartzaileak:

  • Lan bila ari diren langabeak
  • Beren enplegua hobetu nahi duten eta aktibo dauden pertsonak
  • Arazoak dituzten taldeei arreta espezializatua, lan merkatura sar daitezen…

ESKAINITAKO ZERBITZUAK:

  • lan eskaintzen informazioa eta prestakuntza
  • informazio eguneratua lan merkatuari eta lan AUKErei buruz
  • kontsulta tresnak enplegua bilatzeko eta prestakuntzarako
  •  ENPRESEN ZERRENDA ETA KONTAKTUA HAUTAGAIAK BIDALTZEKO
  • taldeak: CV (CURRICULUMA) ETA AURKEZPEN GUTUNA / ELKARRIZKETA ENTSEGUAK / ENPLEGUKO WEBGUNEAK
  • informatika tresnak eskaintzak bilatzeko, hautagaiak bidaltzeko…
CÁRITAS “ENPLEGU ZENTROA” – HARRERA ORDUTEGIA:
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
Goizez 9:00etatik 12:00etara 9:00etatik 12:00etara 9:00etatik 12:00etara 9:00etatik 12:00etara 9:00etatik 12:00etara

Cáritas “Enplegu Zentroa”:

Arechavaleta 1, behea (sarrera Indautxu Plazatik) · 48010-Bilbo

944 792 876

centroempleo@caritasbi.org

 

ETXEKO ZERBITZUA – ENPLEGUA ETXEAN:

Bilboko Elizbarrutiko Caritasen Enplegu Programaren proiektua da ZAINTZA. Etxeko zaintza eta zaintza pertsonalen sektoreko jarduna du xede elizbarrutiaren lurralde ezberdinetan.

Zerbitzuak:

  • ORIENTAZIOA – INFORMAZIOA: Enplegu eskatzaileei orientazioa eta informazioa eskaintzen zaie etxeko zaintza arloko jardueren inguruan
  • PRESTAKUNTZA: Pertsonen gaitasun profesionalak hobetzen dira, pertsonen beharrizanei egokitutako prestakuntza ikastaroen bitartez.
  • AHOLKULARITZA: Lan baldintzen inguruko eta sektoreko Lan arloko Legeria betetzeko egin beharreko izapideen gaineko orientazio eta aholkularitza eskaintzen da.
  • SENTSIBILIZAZIOA: Sektorearen normalizazioa sustatzea eta lanari duen duintasuna ematea du helburu, egun diren estereotipo eta aurreiritziak suntsitzen lagunduta eta egindako lanari dagokion “Lan profesionala” statusa emanda.

‘Ibaia’ tailerrean piezak egiten ditut; eraztunak, zurtoinak, balbulak, birakariak, besteak beste. Lan horietan ez da pisurik hartu behar: koipea ematea, gomak jartzea… beti izaten dira jarduera berberak. Goizero joaten naiz eta arratsalde bi astean. Egiten dudana beka baten bitartez ordaintzen didate.
Lehen kalean egoten nintzen, botata. Hontzan egon nintzen aldi batez. Baldintzapeko askatasunean nengoen eta, espetxera ez joateko, jardueraren bat egiteko proposatu zidan epaileak. Tailer honek lan-ohiturak izateko prestatzen gaituenez eta ordaindutako lana zenez, hona etortzea erabaki nuen. Orain ez nago preso. Epailea pozik dago nire egoerarekin. Logela bat topatu dut etxe batean. Lehen dirua xahutzen nuen. Duela bi urtetik hona, hemen nagoenetik, eguneroko erritmoa ezarri dut nire bizitzan, ardurak hartu ditut neure gain eta hilabeteko lana lortu dut ordezkapen bat egiten.
Etorkizuna nahiko beltz ikusten dut oraindik. Ez daukat inolako planik. Baldintzapeko askatasuna bukatzeko zain nago eta lan egonkor bat topatu ahal izatea espero dut, probintziatik kanpo bada ere.

Josemi, 46 urte. Ezkerraldea. Ibaia Lan-aurreko Taillerra.

 

Informazio gehiagorako edo boluntariotza egitarauetarako:

Jar zaitez harremanetan Bilboko Elizbarrutiko Caritasekin e-postaz caritabi@caritasbi.org edo telefonoz 94 402 00 99, eta behar duzunaren inguruko informazioa emango dizugu. Boluntario izan nahi baduzu, jaso ezazu informazioa hemenDohaintza bat egin nahi badiozu Cáritas Bizkaiari, orri honen bidez egin dezakezu.