Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

FAMILIA-GIZARTERATZEA (FIS)

Familia e inserción social

Pertsonen eta familien gizarteratze-maila hobetu nahi da beren gaitasun pertsonal, familiar eta lan-aurrekoak sustatuz.

Lana prestakuntza talde eta tailerren bidez egiten da. Horietan hartzen den ezagutza bezain garrantzitsua da trebetasun sozialen hobekuntza. Laguntza-sareetan, auzoko edo herriko zentro edo komunitate-proiektuetan egiten dira. Hauek dira tailer horietako batzuk: Guraso eskola (PEF), haurren hazkuntza, gaztelania, sukaldaritza, brikolajea, elektrizitatea, etxeko antolaketa, eskulanak, auto-estimua, ile-apainketa, gimnasia…

logosCaixa Proinfancia Programa

2007tik Bilboko Elizbarrutiko Caritasek Kometa Sarea koordinatzen du eta CaixaProinfancia Programan parte hartzen du.

Programa hori “La Caixa” Banku Fundazioaren ekimen bat da. Pobrezia ekonomiko eta gizarte-babesgabetasun egoeran dauden haurrei zuzenduta dago, beren garapen osoan laguntza emateko eta beren hobekuntza-prozesuan aukera berdintasuna eta autonomia errazteko.

0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei eta arreta eta laguntza sozialeko prozesu batean parte hartu nahi duten familiei zuzenduta dago.

CaixaProinfancia Programa bideratzen duten helburu nagusiak hauek dira:

  • Haur eta nerabeen eta beren senideen eskumenen garapenean laguntzea, gizarteratzeko eta autonomia hartzeko prozesua hobetze aldera.
  • Haur eta nerabeen gizarte eta hezkuntza garapena hobetzea, familia, eskola eta gizarte bizitzan.
  • Haurren eta beren senideen gizarte-garapenerako aukerak hobetzen laguntzeko gizarte ekintza eta heziketa laneko eredu bat garatu eta ezartzea.

Familiek ondasun eta zerbitzu arloko laguntzak jaso ditzakete. Ondasun arloko laguntzak higiene eta elikadura produktuak, eskolako materiala eta betaurrekoak lortzera bideratuta daude. Zerbitzu arloko laguntzak honakoak izan daitezke: Hezkuntzarako laguntza-taldeak, hiriko udalekuak, bestelako udalekuak, aisialdia, logopedia, psikomotrizitatea, familientzako tailerrak, amatasun-tailerrak eta arreta psikopedagogikoa, bai banakakoa, baita familiakoa ere.

Formación
Última actualización: 2018-10-03 Aquí podrá descargar toda la información sobre la formación en FIS. Descargar

Llegué aquí en 2001 desde Ecuador, para estar con mi madre que ya estaba aquí. Además, la situación económica allí es muy mala; se gana poco y no hay estabilidad.

Yo quería trabajar pero no me dejaban; vine a la parroquia y me dijeron que fuera a Cáritas. Estuve dos años en Hargindegi haciendo varios cursos de repostería, cocina… Saqué la ESO y luego estudié hostelería en Galdakao. Ahora estoy trabajando de ayudante de cocina en un restaurante, con contrato fijo.

En el futuro me gustaría aprender bien hostelería y -más adelante-llega a jefe de cocina o incluso montar un negocio. Además, soy voluntario, ya que lo que he recibido quiero darlo yo, me parece recíproco, de justicia.”

Victor, 22 años. Ecuador

Informazio gehiagorako edo boluntariotza egitarauetarako:

Jar zaitez harremanetan Bilboko Elizbarrutiko Caritasekin e-postaz caritabi@caritasbi.org edo telefonoz 94 402 00 99, eta behar duzunaren inguruko informazioa emango dizugu. Boluntario izan nahi baduzu, jaso ezazu informazioa hemenDohaintza bat egin nahi badiozu Cáritas Bizkaiari, orri honen bidez egin dezakezu.