Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

GIZARTE ESKU-HARTZEA

Oinarrizko Gizarte Ekintza: Harrera

HarreraBaliabide ekonomiko nahikorik ez izateagatik oinarrizko beharrizanak estali ezin dituzten pertsona eta familiei arreta ematen die. Bazterkeria egoeran dauden pertsonak dira, Administrazioaren gizarte-babes sistema ez baita unibertsala. Harrera: Bazterkeria egoeran dauden edota horretarako arriskua duten pertsonei informazioa, laguntza, orientazioa, akonpainamendua eta abar eskaintzen dien sarea. Pertsona horiek laguntza hori behar izaten dute Administrazioaren gizarte-babes sisteman edota lan-merkatuan sartzeko aukera izan arte. Etxebizitza: Zubi-etxebizitzen sarea. Bertan Caritasek gizarteratze, prestakuntza eta laneratze prozesuetan laguntza ematen dien pertsona eta familiak bizi dira,  INFORMAZIO + […]

 

Laneratzea

LaneratzeaEnplegu-arloaren egitekoa bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonek lan duina lortzea da. Horretarako, gaitasun pertsonalak hobetu eta gizarteratzera begirako baliabide eta neurriak hobetzen saiatzen gara. Hau lortzeko zenbait ekintza garatzen dira: prestakuntzakoak, lan-aurrekoak, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektu-unitatea, prospekzioa, orientazio espezializatua eta lan arloko bitartekaritza.

INFORMAZIO + […]

 

Haurtzaroa

HaurtzaroaEgoera zailetan bizi diren haurren gaitasun pertsonalak, sozialak, hezkuntza arlokoak, afektiboak eta familiarrak lantzeko helburua dauka. Moldatu ezina edo babesgabetasun egoerak eragin ditzaketen arrisku-faktoreak lantzen dira gizarte eta hezkuntza arloko proiektuen bidez. Osasuna eta trebetasun sozialen arloak lantzen dira, baita eskolako prestakuntza, aisialdia eta familia arloak ere. Gainera, uztailean “Udalekuak” egiten dira, ikasturtean zehar egindako lanaren jarraipen bezala eta adin txikiko horiek udan zerbait desberdina egiteko aukera izan dezaten. Familia arazo larriak dituzten adin txikikoekin ere lan egiten dugu, tutoretzapeko etxebizitzetan. INFORMAZIO + […]

 

Edadetuak

EdadetuakPertsona nagusien bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzea du helburu, eta bereziki babesgabeenena eta laguntza gutxien dutenena. Horretarako, beren autonomia sustatzen da eta beren betiko lekuan egon daitezen saiatzen gara. Talde horren egoeraren eta beren beharrizanen gainean ere sentsibilizazioa sustatu nahi izaten dugu. Helburu horiek lagun egiteko, harreman sozialak estimulatzeko, senide zaintzaileei laguntza emateko eta abarrerako proiektuen bidez garatzen dira. Egoera babesgabeenetan dauden edadetuentzako Egunon Etxea erreferentzi zentroa daukagu.

INFORMAZIO + […]

 

Familia-Gizarteratzea – FIS

Familia-Gizarteratzea - FISPertsonen eta familien gizarteratze-maila hobetu nahi da beren gaitasun pertsonal, familiar eta lan-aurrekoak sustatuz. Lana prestakuntza talde eta tailerren bidez egiten da. Horietan hartzen den ezagutza bezain garrantzitsua da trebetasun sozialen hobekuntza. Laguntza-sareetan, auzoko edo herriko zentro edo komunitate-proiektuetan egiten dira. Hauek dira tailer horietako batzuk: Guraso eskola, haurren hazkuntza, gaztelania, sukaldaritza, brikolajea, elektrizitatea, etxeko antolaketa, eskulanak, auto-estimua, ile-apainketa, gimnasia…

INFORMAZIO + […]

 

Etxerik gabeko pertsonak

Etxerik gabeko pertsonakLau proiektuk osatzen dute arlo hau. Apostolikak izenekoa Bilboko etxerik gabeko pertsonentzako erreferentziazko zentro bat da. Bertan zerbitzu hauek ematen dira: jantokia, garbitegia, egongela, interneterako konexioa, informazioa, orientazioa eta eguneko zentroa. Giltza-k banakako bide-laguntza ematen die etxerik gabeko pertsonei, behar duten guztian laguntza emanez (erreferentzia, elikadura, alojamendua, orientazioa, aholkularitza…), euren gizarteratze-prozesuetan. Lurberri Etxea, 45 eta 65 urte bitarteko pertsonentzako egoitza. Gizarteratzeko aukera gutxi duten eta estaldura eta babes handia behar dutenentzako da, eta bertan arreta osoa jasotzen dute. INFORMAZIO + […]

 

Adikzioak

AdikzioakAdikzioen Programa (ADRO) hiru lan ildotan egituratzen da. Alde batetik, EAEn homologatutako laguntza-tratamenduetarako egoitza-baliabideak, baliabide ekonomikorik ez duten edota familiaren eta gizartearen aldetik laguntzarik ez duten pertsonentzat. Beste aldetik, Hontza, eskakizun gutxiko gaueko zerbitzua, droga-kontsumitzaile aktiboentzat eta bazterkeria egoera larrian daudenentzat. Arrisku eta kalteak murrizteko estrategiaren barruan kokatzen da. Eta hirugarrenez, Adikzioen prebentzio eta sentsibilizazioa, bereziki gazteen artean.

INFORMAZIO + […]

 

Nazioarteko Kooperazioa eta Migrazioak

Nazioarteko Kooperazioa eta MigrazioakKristau komunitatearen eta orokorrean gizarte osoaren sentsibilizazioa, parte-hartzea eta mobilizazioa sustatzen dira, Iparralde eta Hegoaldearen artean harreman bidezkoagoak bideratzeko. Hiru ildo lantzen dira: Migrazioak (kultura artekotasun espazioak sortzea, harrera egiten duen gizartearen parte-hartzea erraztuz eta egoera bidegabeak salatuz); bidezko merkataritza – Kidenda (Iparralde eta Hegoaldearen arteko bidezko harremanen proposamen bezala) eta tokiko kooperazio ekintza (herrien, komunitateen eta elizen artean beste era batera harremanak lantzeko ekintza eta proiektuak bultzatuz).

INFORMAZIO + […]

 

Zertzitu psikologikoa

Zertzitu psikologikoaCaritasek hainbat proiekturen bidez laguntza ematen dien pertsona edo familiei ebaluazioa, diagnostikoa edota tratamendu psikologikoa eskaintzen die. Esku-hartze arloko eragileei ere laguntza ematen die aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta kasuen gainbegiratzea eginez. INFORMAZIO + […]

Zerbitzu juridikoa

Zerbitzu juridikoaInformazio eta aholkularitza juridikoa eta unean-unean laguntza ematen du Caritasen edozein programatan parte hartzen duten eta harrera zerbitzuek deribatzen dituzten pertsona eta familiei. INFORMAZIO + […]

Arropa

ArropaIrabazi asmorik gabeko Berohi-Koopera kooperatibaren bidez arropa jaso eta birziklatzen da; horrela, garapen iraunkorra eta zailtasunak dituzten pertsonentzako lanpostuen sorkuntza bideratzen dira; boluntarioek parte hartzen dute eta pertsona babesgabeei laguntza ematen zaie. INFORMAZIO + […]

Etxebizitza

EtxebizitzaZubi-etxebizitzen sarea. Bertan Caritasek gizarteratze, prestakuntza eta laneratze prozesuetan laguntza ematen dien pertsona eta familiak bizi dira, behin betiko etxebizitza lortu arte. INFORMAZIO + […]