Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna

Urriaren 7an Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko   dogu. Egun horretan, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenaren eskutik eta makina bat lekutan, bat egiten dogu aldarrikapenagaz askotariko zeinu, ekitaldi publiko edo ospakizunen bidez, gai honen inguruan sentiberatasuna bizteko eta gizartean zein Eleizan gizalegezko lanaren aldeko jarduna hedatzeko. Aurton, hain zuzen be, hauxe da helburua: lanaren egile-sena aldarrikatu eta behin-behinekotasuna deuseztatu.

Bat egin eizue ekimen honegaz eta sentiberatasuna biztu daitela zuongan eta besteengan bizten lagundu daizuela: kartela ipini; otoitza edo eskaria egin; datorren URRIAREN 5ean (zapatua) OTXARKOAGAKO PLAZAN (Enbeita Urretxindorra Kepa Plz.), 18:30etan ospatuko dan EKITALDI PUBLIKOA eta 19:30etan Justo eta Pastor Santuak parrokian (plazan bertan) ospatuko dogun EUKARISTIA iragarri eta parte hartu.

Danok egin daikegu zerbait geure erakunde, parrokia eta konpromisorako eremuetatik. Gizalegezko lana hedatzea, funtsezkoa da gizabanakoen eta familien osotasunerako.

ZAIN GAUKAZUEZ!

Gehiago jakiteko, ekimenagaz bat egiteko, gai honetan gizarte gela baten, topaketa baten… bidez sakontzeko, gugaz hartu-emonean jarri pastoralobrera@bizkeliza.org helbide elektronikoan edo 944795617 telefonoan. Lagungarriak eskuratzeko:  http://www.bizkeliza.org/eu/no_cache // www.iglesiaporeltrabajodecente.org

Eskerrik Asko!

 

 

Leave A Comment