Gaztelania | Euskera

Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko I. Eguna

Gaur, apirilak 18, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko I. Eguna ospatzen dogu. Hori dala-eta, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak oharra kaleratu dau, besteak beste, “Gizalegezko Lanaren aldeko Egun” hau ospatuz.

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak gogoratzen dauanez, Eleiza Katolikoak urtero ospatzen dau ‘Gizalegezko Lanaren aldeko Ekimena’“lanak, egiten daben pertsonentzat eta euren familientzat bizimodu duina ziurtatzeko ezinbesteko baldintzak bete daizan, sindikatuek eta beste hainbat erakundek egiten daben ahalegina babestuz”. 

 

“Giza lana, lanbidea baino gehiago da eta egindako lanaren truke jasoten dan soldata baino balio handiagoa dau. Lanak gure hartu-emonak eratzen ditu eta gizartearen garapenerako bultzada da; nortasuna emoten deusku eta gizarte autorpena”.

 

 

 

 

 

Eleizbarrutiko gotzain administratzailearen esanetan, lanari esker “Jainkoak sortutako eta salbatutako mundu honen hobekuntzan laguntzen dogu eta Kristok defendatu eban eta lortzearren bizia bera be emon eban senide bizitza hori sendotu daikegu. Hau ez da lan ordainduaren bidez bakarrik egiten. Alkarte osoaren ongizatea ahalbideratuz, boluntario lez etxeetan funtsezko zaintza-lanak egiten dabezanek edo kultur, kirol edo erlejino alkarteetan laguntzen dabenek be egiten dabe. Guzti hori domekero ospatzen dogu esker onez, guztion biziari eusten deutsan elikagai bihurtzen diran ogia eta ardaoa alkarbanatuz”

 

 

Gizalegezko lanaren aldeko Eleizbarrutiko eguna.On Joseba Segura Etxezarraga

Materialak

 

Leave A Comment