Gaztelania | Euskera

Giza Eskubideen Eguna

Gaur, Abenduak 10ean,  Giza Eskubideen Eguna ospatzen dugu. Caritas Bizkaiak bere  gizarte ekintzan, hau da, pertsonen bidelaguntzan, komunitatearen dinamizazioan, sentsibilizazioan eta intzidentzian,  Eskubideen Begirada jartzearen aldeko apustu tinkoa egiten dau. Pertsona orok, gure egoera edozein dela ere,  daukagun uka ezinezko duintasunean oinarritzen dira Giza Eskubideak. Aldarrikapen hau egin zenetik ona 72 urte igaro dira eta Giza Eskubideak egunero zapaltzen dira, bertan behera utzita munduan zehar milioika pertsonentzat, baita guregandik gertu ere.  Caritas Bizkaiak pertsona guztien, batez ere egoera ahulenean daudenen Eskubideen aitortzaren aldeko konpromisua berritzen du.

Egun esanguratsu hau dela eta, Giza Eskubideei buruzko argitalpen berri bat kaleratzen dugu: SAKONTZEN. Enpleguari buruzkoa den 1. zenbakia partekatzen dugu.

Bideo. Sakatu HEMEN

 

 

“[…] «observando con atención nuestras sociedades contemporáneas, encontramos numerosas contradicciones que nos llevan a preguntarnos si verdaderamente la igual dignidad de todos los seres humanos, proclamada solemnemente hace 70 años, es reconocida, respetada, protegida y promovida en todas las circunstancias. […]. Mientras una parte de la humanidad vive en opulencia, otra parte ve su propia dignidad desconocida, despreciada o pisoteada y sus derechos fundamentales ignorados o violados». ¿Qué dice esto acerca de la igualdad de derechos fundada en la misma dignidad humana?»  Papa Francisco, Tutto fratelli, 22.

 

Leave A Comment