Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Gabonak 2017- Navidad 2017

Gizarte bidezkoago baten aldeko elkartasun keinuak

 

Aurten, Caritasen Gabonetako kanpaina azken hilabeteetan ematen ari den mezuan sakontzeaz arduratuko da, hau da, gizarte bidezkoago baten eraikuntzan aktiboki parte hartzeko gonbidapena. Horretarako, “IZAN pobreziaren kontrako konponbidearen PARTAIDE – Zure AHALEGINA denon atsegina” lelopean, Abendua eta Jainkoaren jaiotzaren denbora liturgikoa baliatu nahi ditugu itxaropen mezu bat zabaltzeko eta Caritaseko kide guztiei pobrezia eta desberdintasunen aurkako ekintzan parte hartzera deitzeko.

Eskuzabaltasuna mugiarazi.

«Caritasen parte izatea elkartasun keinu bat da; konpromiso sendoa eta gizarte bidezkoago baten aldeko apustua eskatzen ditu». Gabonetako kanpaina hau masiboki zabaldu da Caritaseko jendearen, egungo bazkideen, herritarren, enpresa eta erakundeen artean, eta horretarako editatu diren materialetan azaltzen da mezu hori. Izan ere, kanpainaren helburu nagusietako bat ahalik eta jende gehienaren elkartasun ekonomikoa lortzea da, pertsona babesgabeenentzako aukerak eraikitzeko konpromisoarekin bat egin dezaten, eta horrela, “pobreziaren aurkako lanean parte izan”.

Elkartasunaren aurpegia.

Caritasek ehunka mila kolaboratzaileren laguntza fidelizatzen jarraitu nahi du. Izan ere, bai doan, Bizkaiko 2.000 boluntario baino gehiagoren kasuan, bai bazkide eta emaileen eskuzabaltasunaren bidez, milaka pertsona pobreturentzako gizarte ekintza programak garatzen laguntzen dute.

 

Pobreentzako Eliza pobre bat izatea.

“IZAN PARTAIDE” lelopean, Gabonetako kanpainaren bidez Caritasen funtsezko egitekoa gogoan hartu nahi dugu: “gure gizartean dauden pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoerei erantzuna ematea” eta “uko egin ezin diogun betiko egitekoa burutzeko gogoz jarraitzea: pobreentzako Eliza pobre bat izatea”. “Gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsona eta familiei entzun, harrera egin, lagundu eta mina arintzeko gonbidapena da, beren giza eskubideak betearazi eta duintasuna babesteko”. Gabonen zentzua jaso nahi duen proposamena da. Ospatzeko egun bereziotan, Frantzisko Aita Santuak zera gogorarazi nahi digu: “Jainkoak eskuzabal izan eta dena ematera gonbidatzen gaitu, aurrera egiteko argia eta indarra eskaintzen dizkigu”.

 

Gabonak gertu ditugula eta, aprobetxatu dezagun une hau alaitasunez elkartzeko. Sinestunez osatutako familia eta komunitate honetako kideen arten elkartzeko, sufritzen ari direnei harrera egiteko eta Jainko jaioberriarengana hurbiltzeko, bere argiak gure bizitzak bete ditzan.

Bila ditzagun Jainkoaren ahotsa eta deia gure amets eta desioetan, gure itxaropenaren hazian. Gugan sartzen da, berriro jaioz eta gure ametsak sortuz, gure irribarrean islatuz eta gure bizitzeko eta ospatzeko moduan behin eta berriz agertuz.

Ziurtasun osoz diogu “Zure ahalegina denon atsegina” dela, eta horregatik, partekatzera animatu nahi zaitugu. Zure ametsak, zure irribarrea eta zure harrera partekatzera.

Gaur poesia hau oparitu nahi dizugu:

PARTEKATZERA DEITUAK

Ametsak, irribarrea, eskuzabaltasuna. Hori guztia naiz.

Nire bizitzako alderdi guztietara zabaltzen den konpromisoa naiz.

Partekatzera deituak garenean, partaide gara.

Aniztasuna gara; harrera, alaitasuna, komunitatea.

Gabon hauetan gogoan izan ditzagun gure inguruko pertsona babesgabeenak. Aurpegia daukate, izena daukate, eta Berri Onaren oinarria dira.

“Mariak lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik” [Lk 2,7].

GABON ZORIONTSUAK!

¡FELIZ NAVIDAD!

 

KANPAINA – Gabonak 2017

 

“Partekatzera DEITUAK”

 

http://www.caritasbi.org/eus/gaurko-kanpaina/

 

 

 

Leave A Comment