Gaztelania | Euskera

Gabon honeetan aurkitu dabe lekua ostatuan

Caritas Bizkaiaren Gabon aldiko kanpainaren goiburuak ohiko logika apurtzeko dei ezan gura dau, Beleneko familiak eta beste hainbestek bizi izandako historiaren amaiera aldatzeko dei. “Ez zan ostatuan hareentzako lekurik”. (Lk 2, 7)

Asteburu honetan egingo dugun kanpaina honek gu kolektibo eta komunitario bat izango du hizpide. Aurrera itxaropenez begiratu behar duen gu bat da, etorkizun zabalagoak bilatu behar dituena, pertsona guztiei —batez ere pandemiaren garaian eta aurretik bizitzaren funtsezko zutabeetan izugarrizko galerak izan dituztenei— euren existentzia, aukerak eta bizi proiektuak birsortzen laguntzeko.

KOMUNITATE ALAI BATETIK ITXAROPENA BIZI ETA KUTSATZERA gonbidatuko gaitu. Ebanjelioaren balioen bidez jarduteko eta izateko modua argitzen du itxaropenak, eta ekintza nabarmenetan eta giza eskubideak defendatzen dituzten proiektuetan islatzen da.

Kanpaina honetan, etxebizitzarako eskubidea azpimarratu nahi dugu. Etxebizitza duin eta egokia izatea ez da pribilegio bat, inolako baldintzaren mende ez dagoen giza eskubide bat baizik. Baina, gure eredu ekonomiko eta sozialean, etxebizitza inbertsio-ondasuntzat hartzen da. Sozializatzeko funtsezko espazioa da etxebizitza, eta gizarteratzeko lehen mailako faktorea. Etxebizitzarik ezak gizarte-eskubideen erabilera eragozten du, baita pertsonaren errealizazioa ere. Espazio fisiko bat izatea etxe bat izatea baino gehiago da; izan ere, garatzeko aukera ematen du etxebizitzak, eta segurtasuna eta lasaitasuna sentitzeko, eta beste eskubide batzuk (parte-hartzea, osasuna, gizarte-babesa eta abar) gauzatzeko. Hortaz, etxebizitza lortzeak itxaropena eta poza dakarzkie etxerik gabe bizi izan diren familia eta pertsona askori. Funtsezkoa da komunitateak, beste eragile batzuekin batera, pertsona horiei etxebizitza-eskubidea eskatzen eta defendatzen laguntzea, gizarte zuzenago eta bidezkoago baterako bidean argia izateko.

Prestatu ditugun eta hemen aurki ditzakezun materialekin kanpaina hau bizitzera gonbidatzen zaitugu: https://www.caritasbi.org/eus/gaurko-kanpaina/ 

 

Leave A Comment