Gaztelania | Euskera

Fratelli elkartearen esker ona

Fratelli Elkarteak eskerrak emateko bideo bat bidali dio Caritas Bizkaiari, Libanotik, familia eta haur irakiar, siriar eta libanoar errefuxiatuekin egiten dituen jarduerak erakutsiz.

Pandemiak are gehiago larriagotu du Libanoko egoera. Testuinguru horretan, Fratelli Elkartea gatazka-egoeretatik ihes egin duten eta Libanon harrera jaso duten pertsonen duintasunaren alde ari da lanean.

Bideoan aipatzen da zein egoera babesgabean geratu ziren Beiruteko herritarrak abuztuan izandako leherketaren ostean. Izan ere, 2750 tona amonio nitrato lehertu ziren, eta, egoera horri aurre egiteko, Caritas Bizkaia berehala mobilizatu zen eta eskuzabaltasunez erantzun zuen.

 

FRATELLI ELKARTEA ETA PROIEKTUA

“FRATELLI”k, gizarte-hezkuntzako programen bitartez, sustatu, babestu eta bermatu egingo ditu haur eta gazteen eskubideak, batez ere bizitza duinarena eta eskolaurre eta lehen hezkuntza izatearen eskubidea. Halaber, gazteei eta emakumeei lanbide heziketa labur bezain gizalegezkoa eskainiko die, lanerako gaitasuna lor dezaten eta norbere gainditze eta auto-estimuan aurrera egin dezaten.

 

Leave A Comment