Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

FOESSA Txostena

Informe FOESSA País VascoBazterkeria eta garapen sozialari buruzko Euskadiko FOESSA txostenaren aurkezpena

Cáritas Euskadik gaur aurkeztutako erkidego mailako “FOESSA Txostenaren” arabera, Euskaldunen %45,3 babesgabetasun egoeran dago

Txosten horren beraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren %16,6 bazterkeria egoeran dago.

Cáritas Euskadik jendaurrean aurkeztu du gaur FOESSA Fundazioak landutako txostena, “Euskadiko bazterkeria eta garapen sozialari” buruzkoa. 2013an Integrazio eta Beharrizan sozialei buruzko Inkestetan jasotako emaitzetan oinarritu dira batez ere.

FOESSA gizarte-ikerketa eta soziologia aplikatuko ikerketak sustatzen dituen fundazioa da. Aurten 50 urte bete ditu eta Estatu mailako bazterkeria eta garapen sozialari buruzko VII. Txostena aurkeztu du. Era berean, Cáritas Euskadik hala eskatuta, FOESSA Fundazioak Euskadiko egoerarako lehenengo txosten bereizi eta espezifikoa egin du.

Txosten horretan gizarte-bazterkeria aztertu da, bazterkeria mota horri
buruzko 35 adierazleren bidez sortutako indize sintetiko bat oinarri hartuta
(ISES), . Proposamen hori bat dator gizarte-bazterkeriaren kontzepzioarekin,
egitura, dimentsio aniztasun, prozesu eta dinamikotasunari dagokionez. 35
adierazle horien bidez dimentsio ezberdinak estaltzen dira, bai ardatz ekonomikokoak (hala nola produkzioan eta produktu sozialaren banaketan parte-hartze eskasa), baita ardatz politikokoak ere (hala nola parte-hartze politiko eskasa eta gizarte-eskubideak egikaritzeko zailtasunak: Hezkuntza, etxebizitza eta osasuna), eta lotura sozialei dagozkienak (harreman gatazkatsu eta gizarte-isolamendu gisa adierazten direnak).

FOESSA Txostenaren aukezpenaHorrela izanik, Euskadiko FOESSA txostenari esker Euskadiko bazterkeria eta garapen sozialaren egoera hurbilagotik ezagutu dezakegu; gizarte-bazterkeria eta integrazio-mailak ezagutzeko aukera daukagu; gizarte-bazterkeriaren profilak identifikatu eta karakterizatu ditzakegu, eta azkenik, euskal gizartearen zailtasun nagusiak zeintzuk diren antzeman dezakegu.

Euskal herritarren %83,4 ez dago gizarte-bazterkeria egoeran:

Txostenaren arabera, euskal herritarren %83,4 erabat integratuta dago (%38,1ek ez dauka 35 adierazle horietako bat ere ez), edo modu prekarioan dago integratuta (Gizarte- babesgabetasunak Euskadiko herritarren %45,3ri eragiten die). Aldiz, %16,6 gizarte-bazterkeria egoeran daude (%11,1 tarteko bazterkeria egoeran eta %5,2 bazterkeria latzean).

Estatuko gainerako lekuekin alderatuta, Euskadin tarteko bazterkeriak eta bazterkeria latzak herritar gutxiagori eragiten die (%16,4 %25,1en aurrean) eta babesgabetasuna eta erabateko gizarteratzea hedatuago daude (%83,4 %74,9ren aurrean). Hala ere, Euskadin 138.000 familia gora daude (360.000 pertsona inguru) bazterkeria prozesuen mende (herritarren %16,6). Horietatik 46.000 familia (gutxi gora behera 113.000 pertsona) bazterkeria latzean daude.

Informazio gehiagorako, prentsa oharra deskargatu hemen.
FOESSA Txostena ikusteko, descargatu hemen.

Leave A Comment