Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

FOESSA Txostena

LAN DUINA IZATEKO ESKUBIDEAREN URRAKETA: ENPLEGUA ETA GIZARTE-BAZTERKERIA

Historikoki, enplegua pobrezia eta bazterkeria egoerei aurre egiteko babes faktore nagusia izan da. Duela urte batzuk, lana zuten eta langabezian zeuden pertsonen arteko mugak bereizketa argi bat markatzen zuen: lana zuten pertsonek gizartean beren burua kokatu ahal izateko bermea zuten; eta, lana ez zutenak bazterkeriaren mugara hurbiltzeko arriskuan zeuden. Azkenaldian, muga hori ez da hain zehatza eta, pertsona batzuk, nahiz eta lanean egon, gizarte-bazterkerian egoteko arriskuan daude, soldata baxuko enpleguak, ordukakoak eta aldi baterakoak izateagatik; horren ondorioz, lan-merkatutik sartu-irtenean ari dira eta ez dute euren burua guztiz kokatzea lortzen.

 

Egia da, oraindik ere, enplegua lortzea dela gizarteratzeko biderik onena, baina kontuan izanda enpleguak prekarioak eta aldi baterakoak direla, gaur egun ikusten garen egoera zera da: enplegua izatea ez dela gizarteratzearen sinonimoa.

Enplegua daukaten familien erdiak (% 52) 1, ez daude erabat integratuta. Horrek erakusten du enplegu batzuek ez dutela bermatzen etxeetan dauden beharrizanak estalita eduki ahal izatea.

 

Txosten osoa irakurtzeko

Leave A Comment