Gaztelania | Euskera

Fiare Banka Etikoak eta Caritasek indarrak batu dituzte

Fiare Banka Etikoak eta Caritasek indarrak batu dituzte pertsona babesgabeek finantza-zerbitzu etikoak eskuratu ahal izateko. Duela bi urte lantzen hasitako finantza-inklusio, lankidetza eta elkartasun arloko helburuak sendotzeko hitzarmen bat sinatu dute

Fiare Banka Etikoak eta Caritas Konfederazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko egungo harremana formalizatzeko, eta Konfederazioa osatzen duten 70 Elizbarrutiko Caritasen multzoari finantza etikoen zerbitzua eskaintzeko.

Akordioaren helburua Fiare Banka Etikoaren finantza-zerbitzu eta produktuak eskuratzeko erraztasunak ematea da. Gainera, bi erakundeen arteko harremana sendotzeko eta azken urteetan landutako balio komunen defentsan aurrera egiteko baliagarria izango da, hala nola finantza arloko inklusioa, lankidetza eta elkartasuna.

Gizarteratze-txartelak babestea

Hitzarmenaren bidez, Caritas guztiek irizpide etikoen araberako finantzazio zerbitzuak kudeatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, gizarteratze-txartelak edo “txartel solidarioak” babestu, une hobetan oso garrantzitsuak baitira.

Giza eskubideen eta Kreazio osoaren zaintza

Caritas Konfederazioko idazkari nagusi Natalia Peirok sinadura-ekitaldian esan duen moduan, Fiare Banka Etikoarekin egindako hitzarmen hau finantza-erakunde etikoen aldeko apustuaren baitan kokatzen da. Izan ere, giza eskubideen defentsa eta gure Kreazio osoaren zaintza dira inbertsioen ezaugarriak. “Caritasek urteak daramatza mundu bidezkoago baten eraikuntzarekin konprometitutako finantza kudeaketa eredu baten alde lanean. Horren arabera, pertsonak etekin ekonomikoen gainetik leudeke, eta akordio honek helburu horretan lagunduko du”, gehitu du.

“Fiare Banka Etikoak eskerrak eman nahi ditu Caritasek hasieratik agertutako konplizitateagatik, eta banku etiko batekin lan egiteko konpromisoagatik”, esan du Juan Garibik, Fiare Banka Etikoko garapen eta estrategia arduradunak.  “Bankuarentzat, hitzarmena sinatu eta Caritasekin lan egiteak konpromisoa esan nahi du, pertsona babesgabeen alde lan egiten duen Caritas Konfederazioa babestea. Izan ere, banku moduan, gure erronka nagusietako bat finantza arloko inklusioa sustatzea da”, nabarmendu du Garibik.

2020an, Fiare Banka Etikoak 20 milioi euro ingururekin finantzatu zituen eragin sozial eta laboral handia duten erakundeak, urtean zehar onartutako finantzaketa osoaren ia erdia. Laneratze eta gizarteratze arloa da finantzaketa behar duen arlo nagusia, eta babesgabetasun egoeran dauden pertsonen inklusioa lortzearen aldeko apustua egin da, hainbat trebetasun dituzten pertsonen ezagutza eta esperientziak partekatu eta integratuz.

Fiare Banka Etikoa Finantza etikoetan oinarritutako proiektu bi elkartzetik sortu zen: Banca Popolare Ética, 1999tik Italian lan egiten duen bankua, eta Fiare, Espainian 2005etik lan egiten duena. Hirugarren sektoreko proiektuen finantzaketa, ekonomia sozial eta solidario eta finantza-bitartekaritzaren kultura sustatuz gizartea eraldatzeko tresna izan nahi dute erakunde biek, betiere, gardentasun, parte-hartze eta demokraziaren balioak oinarri hartuta.

Caritasek Ekonomia Solidarioa eta finantza etikoen aldeko apustua egin du. Pasa den urtean 57.095.035 euro bideratu ziren Konfederazio mailan, eta horrek argi erakusten du ekonomia eta enpresa egiteko beste modu batean sinisten dugula, ziur baikaude posible dela beste eredu ekonomiko bat, etekin ekonomikoaren gainetik pertsonen zerbitzura dagoena.

Leave A Comment