Gaztelania | Euskera

Familiaren Nazioarteko Eguna

Familiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Caritas Bizkaiak familiaren balioa aitortu nahi du, harreman eta loturak sortzeko eta honako helburuetan laguntzeko balio duen heinean: garapen pertsonala, balioen eta kulturaren transmisioa, bizitzako irakaspenak, zainketak, afektibitatea, sozializazioa.

COVID19aren ondorioz sortutako osasun eta gizarte krisiak era berezian izan du eragina babesgabetasun egoeran dauden familiengan. Egun bizi dugun pandemiaren aurretik, pobrezia eta gizarte bazterketa pairatzen zuten Espainiako familien integrazio prozesua susperraldian ahul eta iraupenean ezegonkor bazegoen ere, orain ematen ari garen atzerakada nabarmena da.

Enplegua galtzeak, horrek dakartzan ondorio material eta psikologikoekin eta bizitzen ari diren gainezkatze psikosozial eta emozionalarekin batera, familiak muturreko hauskortasun-egoerara eramaten ditu, eta, honek, modu integralean erantzuten duen premiazko estrategia eraginkor bat eskatzen die administrazio publikoei.

 

Pobrezia gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da.

Pobrezia egoeran bizi diren etxeetan hazteak asko konplikatzen du prestakuntza-prozesuak behar bezala burutzea; ziurgabetasuna izaten da nagusi, eta estres handia sortzen duten gertakariak jazotzen dira, hala nola senideren batek lana galtzea, familia barruko gatazkak, etxebizitza galtzea, eta abar. Egoera horietan, litekeena da adingabe eta haurrek etorkizunean ere babesgabetasun eta bazterkeria egoerak sufritzea.

Egoera honek pentsarazten digu “dena dela familiaren eta bizitzea tokatu zaizun zirkunstantzien araberakoa”; hain zuzen ere, egoera horri buelta ematea da politika sozialen oinarria, hau da, ez uztea pertsona bakoitza beren zirkunstantzia pertsonalen mende: pertsona guztien duintasunean eta giza eskubideen aitortzan oinarritutako itun kolektibo bat behar dugu, denok baikara istorio partekatu honen partaide; horretarako, kohesio soziala falta zaigu, elkarrekikotasun sentimendua, eta bata bestearekin identifikatzeko gaitasuna. Lotura sozialak galtzearen ondorioz, kohesio soziala galtzen da (FOESSA 2018) eta politika sozialak ahuldu egin dira; hori eragina izaten ari da aukera-berdintasunean. Hori dela eta, gainditutzat ematen genituen egoerak ikusten ari gara: pobrezia gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da, eta gero eta familia gehiagori gertatzen ari zaie. “Bakarrik” daude egungo prekarietate egoerari aurre egiteko borrokan, eta beren seme-alabei etorkizun hobea emateko zailtasun handiak izango dituzte.

Adingabeak beren kargura dituzten familien errealitatea oso presente dago Caritasen gizarte ekintzan. Bide-laguntza jasotzen duten pertsonen ia erdia seme-alabak dituzten familiak dira, eta horietatik ia erdia guraso bakarrekoak dira.

Errealitate horrek inoiz baino gehiago eskatzen digu komunitate abegitsuak sortzeko lanean zentratzea, bizitza erdigunean jarri eta pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa eteteko.

Leave A Comment