Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Euskara, Caritasen balorea

Bilboko Elizbarrutiko Eliza euskararen erabilerarekin konprometitua dago gizarte elebidunean dagoelako, eliztar askok euskara dute euren hizkuntza. Caritasek elizaren parte den heinean bere egiten du konpromiso hau. Beraz, bai kanpora begira eskaintzen diren zerbitzuetan nahiz barrura begirako jardunean ere, euskara Caritasen balorea izatea da helburua.
Caritasen euskaraz egiteko aukera eman nahi diegu euskaraz aritu nahi dutenei. Caritasen hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskal hiztunentzako erakunde abegikorra izan dadin lan egingo dugu. Horretarako ari gara lanean urte osoan, eta gaurko eguna pozgarria da urte osoan egiten dugun lanaren isla baita.
Gaur Caritasen zereginarekin eta euskararekin uztartuta dagoen jardunaldia antolatu dugu. Etorkinak eta euskara: aukera bat. Euskarak aukera ematen baitu mundu berri bat, kultura bat, gizarte bat ezagutu eta ulertzeko.

Leave A Comment