Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Euskadiko II. FOESSA Txostena

CARITAS EUSKADIK “Euskadiko II. FOESSA Txostenarenberri eman  du Donostian, Zuzenbide Fakultateko paraninfoan egindako bi ekitaldiaren bidez. Guillermo Fernández (Caritas) eta Joseba Zalakainek (SIIS) izan dira bertan. Lurralde mailako txosten hau ekainaren 12an Madrilen aurkeztu zen VIII FOESSA txostenaren inguruan abiatutako ikerketa proiektuaren baitan argitaratu da.

Txostenak gaur egungo ziurgabetasun egoeraren berri ematen du, eta honako ideiak nabarmendu ditu:

  • Euskadiko pertsonen % 85 integrazio sozialaren eremuan dago, baina gizarte-bazterkeria errotuta dago. 334 mila pertsona daude gizarte-bazterkeria egoeran; hau da, biztanleria osoaren % 15,2 Euskadik estatu mailako gizarte-bazterkeria zifrarik baxuenetakoak ditu. Laugarren posizioan dago.
  • Hala ere, bazterkeria mota larrienaren kasuak ugaritu egin direla ikusi da. Euskadiko gizarteko pertsona babesgabeenei zailtasunak metatu zaizkie:
    • Integrazio eremuan egonda ere, 360 mila pertsona inguru ziurgabetasun egoeran daude, erresistentzia sare ahula dutelako, eta haiek izango dira ekonomiaren dezelerazio-prozesuaren sintomak sentitzen lehenak. Pertsona eta familia multzo hori estatu mailakoa baino handiagoa da, proportzioan. % 16,4a dira.
    • 90 mila pertsona inguruk zailtasun handiak dituzte: baztertutako gizartea osatzen dute. Egunez egun bizirauteko helburua baino ez duten pertsonak dira. Seguru aski, babes mekanismoak ez dira haiengana heltzen, edo ez dira nahikoak. Suspertze ekonomikoaren prozesuan bazterkeria gogorrena izan duen hiritar multzoa da. Egoera horren gogortzea erronka handia da arreta emateko zerbitzu publikoentzat eta gizarte erakundeentzat.
  • Euskadi da estatu mailan desberdintasun egoera handienak dituen autonomia erkidegoetako bat. Batetik, gizarte-bazterkeria egoeran dauden hiritarrak komunitatetik gero eta aldenduago daude; bestetik, familietan gero eta zailtasun gehiago metatzen dira, eta horrek are gehiago zailtzen du aurrean dugun erronka.
  • Gizarte arriskuen hiru bloke nagusi identifikatu dira, Euskadin indar handiena dutenak:
    • Gizartean zailtasunak sortzen dituen eragile nagusia da. Biztanleriaren % 22,2k daukate arlo horretarako arazoren bat. Etxebizitza arloko bi bazterkeria egoera bereizi behar ditugu. Ez dago neurketa berezirik horien inguruan. Batetik, etxebizitza segurua ez izatea; bestetik, etxebizitza desegokia izatea.
    • Gizarte-bazterkeria egoeran dauden euskal herritarren % 55,5ek dimentsio horretako arazoren bat dute. Ia % 30eko hazkundea izan da. Bost urtetan, zahartze-indize handiago baten eta mendekotasun-tasa handiago baten arteko konbinazioa gertatu da. Badaude pertsona batzuk, eguneroko bizimoduko jarduerak burutzeko zailtasun handiak izanda ere, ez dutenak inolako laguntzarik jasotzen. Eta portzentaje hori estatu mailan baino altuagoa da, konparazioan.
    • Herritarren % 14,5i eragiten die. Euskadiko enpleguaren integrazio gaitasunaren galerari buruzko zifra batzuk:
      • Lanean ari diren pertsonen % 11,4 gizarte-bazterkeria egoeran daude.
      • Gizarte-bazterkeriaren eremuan dauden sostengatzaile nagusien % 48 lanean ari dira. Gizarte-bazterkeria eta lana gero eta lotuago daude.
      • Herritarren % 63k uste dute enpleguaren arloko gizarte zerbitzuen funtzionamendua egokia dela, estatu mailan baino datu hobeak, baina azken bost urteetan okerrera egin dutela baloratu da.
  • Euskal gizartearen zati handi batek -% 75,3- uste du Gizarte Zerbitzuetara diru gehiago bideratu behar dela. Era berean, hiritarren % 75,6k zerga gehiago ordainduko lituzke gizarte zerbitzu eta prestazioak izateagatik; aldiz, % 24,4k uste dute prestazio gutxiago eta zerga gutxiago izan beharko liratekeela.
  • Azken finean, 2013an (aurreko txostena), bizimodu soziala pribatizatzen ari zela planteatzen zen. Bost urte igaro diren honetan, zera uste dugu: “loturarik gabeko gizarte batean bizi gara, gero eta zailagoa da atzean geratzen diren horiez arduratzea; horregatik, loturak berriro ezarri behar ditugu, eta komunitate eraikuntzak funtsezko egitekoa izan behar du”.

 

Informazio gehiago:

Euskadiko II. FOESSA Txostena: PDF

Prentsa Oharra: PDF

Bideo: YouTube

Leave A Comment