Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Etxegabekoen Kanpaina

“PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU”

 

2017an “Inor Ez Etxerik Gabe” Kanpainaren 25. Urteurrena ospatu genuen eta egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka
pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek
aurrera egiteko adorea ematen baitigute.

 

“Inor Ez Etxerik Gabe” Kanpainak ondokoa nabarmendu nahi du: gizaki oro
errepikaezina da, duintasunean bizitzeko eskubidea du eta nazioarteko,
nazioko, autonomiako eta tokiko legeriek beren arauetan jasotako giza
eskubideak ditu eskura.

 

 

 

ESKUBIDEAK EZ DIRA OPARIAK, GIZAKIAREN BEREZKO EZAUGARRIA DIRA:

Kanpainarekin honakoa lortu nahi dugu:

1) Bistaratu etxerik gabeko pertsonek egunero topatzen dituzten zailtasunak beren giza eskubideak
eskuratu eta erabiltzeko (osasuna, etxebizitza, parte-hartzea, gizarte-babesa, etab.).

2) Salatu etxerik gabeko pertsonek pairatzen dituzten eskubide-urraketak.

3) Gogorarazi Giza Eskubideak erantzukizun partekatua direla. Estatuek eta Administrazioek eskubideak bermatu eta garatu behar dituzten arren, haien eskuragarritasuna eta erabilera errazteko inplikatu behar dugu, herritar guztien, gizarte-erakundeen, administrazioen, komunikabideen eta bestelakoen konpromisoarekin.

“Gizaki guztiak aske jaiotzen dira duintasun eta eskubideen
berdintasunean; arrazoi eta kontzientzia duten heinean, senidetasun
senez jokatu behar dute beraien artean”.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, 1 artikulua)

 

 

 

 

 

Manifestua “BesteBi”

 

 

Joseba Gaya, Etxerik Gabeko Pertsonen Arloko Arduradunari Radio Popular-Herri Irratian egindako elkarrizketa . AUDIO

 

 

http://www.caritasbi.org/eus/gaurko-kanpaina/

 

LA JORNADA DE LAS PERSONAS SIN HOGAR CUMPLE 25 AÑOS BAJO EL LEMA «SOMOS PERSONAS, TENEMOS DERECHOS»

 

 

 

Leave A Comment