Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Etxegabekoekin bidean lagun

JARDUNALDIA: “Hauskortasunean bidean lagun Etxegabekoekin ikasitakoak”

 

 

Ia ehun lagunek parte hartu dute “hauskortasunean bidean lagun txegabekoekin ikasitakoak” jardunaldian . Gaur, azaroaren 29an, etxegabekoen arloko ibilbidea bide-laguntza metodologia erabiliz Ikusbideak argitalpenean aurkeztu dugu. Etxegabekoen arloko arduraduna, Joseba Gayak idatzitakoa da eta euskaraz sortutako argitalpena da .

 

 

 

 

IKUSBIDEAK:

 

Giltzako esperientzia eta urte hauetan etxegabekoen bide laguntzan izandako ibilbidea jaso dugu azken ‘Ikusbideak’ argitalpenean Joseba Gayaren eskutik.

GILTZAren apustuak etxerik gabeko pertsonekin lan egiteko, artatzeko, modu berri bat ekarri zigun: bide-laguntza. Pertsonak artapenaren erdian jartzea zen honen muina, hau da, beraien eskubideen alde lan egitea. Gizarteratze prozesuetan honek ekarri duen onura ikusita gure esperientzia zabaldu nahi izan dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

Argitalpen honek badu beste berezitasunik ere, euskaraz egin da, eta ostean itzuli da gaztelaniara. Caritaseko Euskara Teknikoko lan taldean landuda euskarazkoa.

Gai biak kontuan hartuta etxegabekoen bide laguntzako ibilbidea eta euskaraz egin izana, jardunaldietarako data aproposa iruditu zaigu etxegabekoen eguna (azaroaren 26) eta euskararen egunaren (abenduaren 3) artean egitea.

 

IKUSBIDEAK 7 zbk. OSOA PDF-n

 

IKUSBIDEAK aurreko aleak (PDF): http://www.caritasbi.org/eus/argitalpenak/ikusbideak/

 

Leave A Comment